Kirmen Uriberen euskalduntasuna
Literaturaren (h)egian… ibilki, literaturaren barnea eta kanpoa bereiziko nituzke. Kanpo edo estra-literatura hizpide, honatx Argiako Kirmen Uriberekin elkarrizketak utzi zizkidan kontuok. Aldez aurretik, ekar ditzadan Kirmen Uribe literatura egilearekiko aurre-juzkuok: – Kirmen Uribe idazlea bilakatu zen –edo genuen–, artean libururik publikatu gabe. – Neronek Bitartean heldu eskutik liburuan poetaren ahotsa ediren nuen. – Bilbao-New York-Bilbao nobelan berriz, poetaren ahotsa ez...
Read MoreWalt Disney kalea
Itsasoko eta Txingudiko bulebarrez beste, Enperadorearena da bulebar luzeenetarik bat Hendaian. De Gaulle eta Lecler jeneralen izenak daramatzate beste biek. Bulebar hauen artetiko etorbideek, kaleek eta karrikek ongi baino hobeto deskribatzen digute Hendaia. Goiara-n geratu nintzen azaroan, Lizardiren eta Enperadorearen arteko karrikan. Bulebarrera iritsi naiz Jean Mermoz kaletik. Lissardy (Lizarditik eratorria) ikastetxearen ondoren, biribilgunetik sartu naiz Walt Disney kalean. Bitxia...
Read MoreIlusioek eta inozokeriek bizi gaituzte!
Ilusioek eta inozokeriek bizi gaituzte! Futbola ekonomia eta politika baita: Osasunak 1 Rayok 0 irakurri nuen kolorez, ene egunerokoan. Ez da Gipuzkoan gehien saltzen den egunkaria. Halere, nahi nuke gehien saldu ez ezik, irakurriena izatea… nirea. “Jaitsierako postuetatik irten da” dio argazki oineko titularrak. Kike Sola nafarra golegilea ageri. Horixe euskarazko nire egunkariaren azalaren herena hartzen duen berria, larunbatean. Barnealdeko orrietara noa. “Gutxienez, lasai lo egin”...
Read MoreIndarkeria eta politika
Politikaren eta literaturaren (h)egian idazten menturatu naiz Blog berriaren izenburuan. Indarkeria eta politika hizpide heldu nauzu. Agnès Gugno filosofoak Jakin aldizkarian izenburu horrekin publikatutako artikuluaren harian. Artikulu bera Lapiko kritikoan duzu eskura edo begietara zabalik. Zinez interesgarria da Agnès Gugno-ren artikulua. Gomendagarria, beraz. Oro har, sinatuko nezakeen artikulua duzu. Ez dut, nire motzean, haren sintesirik ez aparteko alegoriarik eginen. Alabaina,...
Read MoreGure ikastola
Abadiako Nekatoeneatik nator, Ekhiñe Egiguren idazlearekin solasaldi goxoa izan ondoren. Gure historia ezagutzeko beharra azaldu diot, baita jendeok oinez ibiltzeko dugun beharra ere. Aitzina noa. Bideko panoa irakurri dut: “Bazoitzak (sic) bere (h)ondarrak eta itsasoak ekarritako beste (h)ondakin bat bilduko balu… Itzultzean zakaruntzi (sic) bat duzue. Mimesker (sic)”. Chemin Ascoube-Fagady / Ascoubia-Fagadi bidea, irakurri dut aurrerago Askubia baserri politetik pasatzean. Askubia...
Read More
Iruzkin berriak