Idazleak saretuz saritu du Maiatzek emakumea
Sareinak taldeak apailatutako mahai-inguruan Itxaro Borda, Amaia Lasa eta Marikita Tambourin mintzatu ziren, Josune Muñozek gidaturik. Otsailaren 23an izan zen hitzordua, Baionako Euskal Museoan. Museoko leihoez bestaldean elurra mara-mara ari zueno, Maiatz, euskal emakume sortzaileen leihoa lemapean ari ginen literaturaren mentura zaleok: hogeita bost emazteki inguru eta lau gizon. Literatura eta emakumea zen gaia. Sareinak taldeak saretu literatura zen objektua, Maiatz aldizkarian nahiz...
Read MoreOrio ez da urre jada
Hendaia ezponda –handi– batean dago, bide zenbaitek mugarrituta dago ezponda. Route de la Glacière delakoak, besteak beste. Bertan nengoen honen aurreko testua idatzi nuenean. Hendaia herri berria da, eta toponimia ere halatsu. Erdararen itzulpenak ondoren heldu dira. Hots, frantsesez pentsatua eta jarriak dira, horietako asko. Sinesgarritasun gutxikoak batzuk: Route de la Glacière, glaziarra Hormategiko Bidea izendatu zuten Herriko Etxeko euskal(dun) funtzionarioek. Horren adibide andana...
Read MoreEz dugu arrazoirik gutxi garelako
Baionako suprefeta Patrick Dallennesek –suprefeta berriak– Seaskako ikastola laguntzea debekatu dio Hendaiako Herriko Etxeari. Suprefetak Falloux Legea baliatu(ko) du horretarako. Alegia, oraindik debekua ez bide da gauzatu. Anartean, manifestazioak deituak dira. Karrikara eta borrokara. Larunbat honetan Hendaian, lehena. Otsailaren 16an beste bat izanen bide da Baionan. Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren aldeko deiadarrak entzuten dira engoitik. Bizkitartean, hona ene hainbat...
Read More
Iruzkin berriak