Rafaela Romerorekin (ETAk eseri nahi du, PPren Espainiako Gobernuak ez)
PSE-EEko Rafaela Romero abokatua da. Arrasatearra. Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente ohia. 1995etik dihardu Junteetxetan, talde sozialistako bozeramailea da egun. Laugarren legealdia du oraingoa. Luze eta zabal jardun dugu Rafaela Romerorekin. Emakumeari buruz, etxe-gabetzeari buruzko legeaz, fiskaltasunaz, hondakinen bilketa sistemaz, bake eta normalizazioaz… Datorren astean ARGItAratuko dugun elkarrizketaren zati batzuk dituzu jarraian, aurrerapen modura. Pasarte asko paperezko...
Read MorePellot biribila
Aizpurdi karrikatik Beheko auzora arribatu nintzen martxoan. Beheko auzoa deiturik, inork gutxik daki non nabilen. Euskaldunok ere Bas-quartier deitu ohi dugu eta. Auzo zahar honetan, Arrizabaleta omen zeritzan alderdi honetan, erdarak dira nagusi, frantsesa zein gaztelania. Alta, auzoak baditu ukan bere-berezko ezaugarriak. Pellot biribilean gaude. Biribila edo Biribilgune erranik ere, hitza arraro samarra zaigu. Euskaldunok, Hendaian ere, Errotonda esaten baitiogu Rond-point delakoari. Pellot...
Read MoreItxaso Atutxarekin Sabin Etxean, Hendaia eta Zeberio herriak tarteko
Hendaiatik Bilbora egin nuen bide iragan astelehenean. Sabin Etxean genuen hitzordua, EAJren BBBko Itxaso Atutxa presidentearekin. Elkarrizketa gaur zortzi irakurgai izanen da ARGIAko webgunean. Anartean, solasaldiaren bi pasarte. Lehena laburra, luzexegoa bigarrena: 1/ Bilbo espainolduaren (barka nazatela bilbotar euskaldunek, asko baitira, inongoak bezain euskaltzaleak) izaera aditzera eman nion Itxaso Atutxari. Ez nion azpimarratu –ez horren nabarmen, ene ausardia eskasez, eta...
Read MoreI. eta II. Mundu Gerretan hildakoen omenezko zentroak
Oradour-sur-Glane eta Hartmannswiller herriak urrun daude elkarrengandik. Lehena Okzitaniako herri bat da, Limousin eskualdean dago. Haute-Vienne departamenduan. Euskal Herritik lau ordutan. Bigarrena, Hartmannswiller, Alsazian dago. Haut-Rhin departamenduan. Oradour-sur-Glane herritik, 8 ordura. Euskal Herritik 12 ordutan. Geldialdien denbora, bestaldi edo bestalde. Badute biek ezaugarri bat komunean: – II. Mundu Gerran alemaniar naziek genozidio itzela burutu zuten Oradour-sur-Glane-n....
Read More
Iruzkin berriak