Oposizioa zera… Oposizioa zertu ez, eta PP gotortua
LOMCE (Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa) edota Wert erreforma delakoa hizpide hartu dugu ARGIAn, berriz ere. Heldu den astean ARGItAratuko dugu artikulua. Eusko Legebiltzarreko lau alderdi nagusiak gonbidatu ditugu mahai-ingurura, alabaina, PPren aldetiko ezetza jaso dugu. EAJko Jone Berriozabal, EH Bilduko Juanjo Agirrezabala eta PSE-EEko Juanma Aramendi izan ditugu hizlariak. Hemen duzu entzungai solasaldi osoa. Amaiera aldean, solaskideei egindako galdera/erantzuna ekarri dizut....
Read MoreItxaro Borda, esperantzan
Hendaiako Mediatekan, maiatzaren 18an, Literaturaren menturan taldearekin (Akelarre elkartea) mintzatu zen Itxaro Borda, bere poesiaren karietara. Eta segidan jende multzo baten aitzinean hamazazpi poema errezitatu zituen Maddi Oihenart kantariak eta Jeremy Garat musikariak lagundurik. Itxaroren beraren poemen hitzez beste lau kantu emanik, osatu zuten ekitaldia. Medearen iratzartzea eta beste poemak Itxaro Borda idazlearen obra literarioa erreferentziala da Iparraldea ezagutzeko. Hiru...
Read MoreJean-Michel Galant: “Gero eta gaizkiago komunikatzen da”.
Jean-Michel Galant egindako elkarrizketa heldu den astean izanen duzu irakurgai ARGIAn. Euskal Lurralde Elkargoaz eta Herri Elkargoaz mintzatu gara bereziki. Laboraria da. ABko eta ELBko kidea. Azkarateko auzapeza, eta Garazi-Baigorriko Herri Elkargoaren presidentea. Kontseilari nagusia izana da ere Paueko Kontseilu Nagusian. Alabaina, duela 30 urte, informazio eremuan jardun zuen. Herriz herri astekariaren kudeatzailea eta kazetaria izan zen. Horixe gogoratu diogu solasaldian. Hona,...
Read MoreLe 8 mai: Gudari ohien bidean (sic)
Hiribideetan eta herri karriketako paretetan ageri da giza historia. Joan diren gizaldietako gertakarien agerbideak irakurgai ditugu berauetan. Historiaren gorabeherak toki izenen –eta izen-abizenen– gibelean daude. Funtsezkoa da historia ezagutzea. Erran nahi baita, ongi arakatzea. Haatik, memoria historikoa ongi ezagutzea ez da aski memoria kolektiboa eraikitzeko. Memoria, oroitzeko gaitasuna bezala ulertu behar da. Memoria ulertzeko berau lantzea komeni zaigu. Memoria kolektiboa memoria...
Read More
Iruzkin berriak