Katebegia
Hasiera » Hezkuntza » Oposizioa zera… Oposizioa zertu ez, eta PP gotortua
Mai31 0

Oposizioa zera… Oposizioa zertu ez, eta PP gotortua

Atalak: Hezkuntza

Zumaiako Alondigan egin zen hitzaldi publikoa. Argazkia, Axier Lopez

Zumaiako Alondigan egin zen hitzaldi publikoa. Argazkia, Axier Lopez

LOMCE (Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa) edota Wert erreforma delakoa hizpide hartu dugu ARGIAn, berriz ere. Heldu den astean ARGItAratuko dugu artikulua.

Eusko Legebiltzarreko lau alderdi nagusiak gonbidatu ditugu mahai-ingurura, alabaina, PPren aldetiko ezetza jaso dugu.
EAJko Jone Berriozabal, EH Bilduko Juanjo Agirrezabala eta PSE-EEko Juanma Aramendi izan ditugu hizlariak.

Hemen duzu entzungai solasaldi osoa. Amaiera aldean, solaskideei egindako galdera/erantzuna ekarri dizut. Gogoetatzeko baliagarria zaizulakoan.

– Bake eta normalizazio prozesua dela eta, orain LOMCE dela eta, euskal PP delakoa ez ote dago urduri Madrilgo PPk hartu duen jarrera eta bidearengatik? Euskal PP ez al dago Estatuko PPk harrapatua, nolabait? Eusko Legebiltzarrean ez da halakorik sentitzen?

Jone Berriozabal: Nik ez dut sentitzen ez urduritasunik, ez gurekiko hurbiltasunik. Iñaki Oyarzabalek LOMCE egitasmo zoragarria dela adierazi du Eusko Legebiltzarrean, lege berriaren emaitzak bikainak izango direla denontzat, esan du. Euskal PPren aldetik ez dut sentitzen gaiaren inguruan kezkarik ere, euskarari dagozkion kontuetan erdibideko puntu bat aurkitzea zaila baita. Dena dela ere, euskal hezkuntza sistemaren gaiaz gain, PPri Gernikako Estatutuaren defendatzaile sutsua dela entzun diogu behin baino gehiagotan. Bada, une honetan Estatutuaren urraketa aurkeztu zaigu Espainiako Gobernuaren aldetik. LOMCEk eragin zuzena izango du hezkuntzan, hizkuntzan, baita bizikidetzan ere. Nola ez ote du euskal PPk ezer esaten Madriletik planteatzen ari zaigun politikaren aurrean?

Juanjo Agirrezabala: Ezin da inolaz espero euskal PP Madrilgo PPrengandik aldenduko denik. Oyarzabalek esan duenez, LOMCEk “euskal egoera linguistikoa errespetatzen du, familien aukera linguistikoaren aukeraketa bermatzen du”. “Emaitza onak eta abar” ekarriko omen ditu dio PPk. Euskal PPrekin ezin da ere kontatu, ez diolako begiratzen herri honek duen nahiari. Entzungor egiten dio hezkuntza komunitate, sindikatu eta gizarte eragile sozialengandik datorren eskaerari. Hitz batez, Madriletik datorrena defendatzen du. Oso da kuriosoa entzungor egitea. Besterik ez bada, ez esatea, hemengo eskolaren errealitatea eta Estatukoarena ezberdinak direla. Emaitzak eta datuak hor daude, ezagutzen dituzte, euskal PPk errealitateari bizkar emanda segitu nahi du.

Jone Berriozabal: Wert ministroak berak aitortu izan du euskal hezkuntzako datuek ez dutela zer ikusirik Espainiakoekin, esportatzeko eredugarriak izan daitezkeela. Hortaz…

Juanma Aramendi: Niri zaila egiten zait euskal PPkoek zer egin lezaketen pentsatzea [ironikoki ari da], Aznarrek bueltatuko ote den esan baitu berriki. Hori, bromaz esanda. Serio esanda: nik kezkaz hartu ditut PPk eman dituen pausoak. Eta ez orain. Aspaldi da, Zapateroren Gobernuko hezkuntza ministro Gabilondok kontsentsuaren aldeko saiakera egin zuela [Mari Dolores de] Cospedal anderearekin. Cospedalek ez zuen guztiz onartu egitasmo hura, baina adostasuna, nolabait, erdi bideratuta zegoenean PPk kontsentsu posible hura hankaz gora ipini zuen, hauteskundeak zetozelako, nonbait, akordio posible batek emaitza elektoraleetan eragin zezakeelako. Beraz, oso egoera larrian gaude PPrekin kontsentsua lortzeko. Kezkagarria da. Hurrengo urteetan egin beharreko bidea ez da leuna izango hezkuntza sisteman. Hezkuntza komunitatearen mobilizazioak hor daude, Estatuko Hezkuntza Kontseiluak berak atzera bota du LOMCE proiektua nolabait. Indar kontserbadoreek gaina hartu dute PPren baitan, eta nekeza egiten zait bestelako irteerarik ikustea euskal PPren aldetik.

 

Horiek horrela, mahai-ingurua jaso eta laburtzen duen artikuluari lerro-buru hau  ipini diogu:

 Oposizioaren kontsentsua edo
planto egiteko modua ezbaian

PS: Irakurle hori, euskal hezkuntzaren egoeraren juzkua  –eta egoera politikoari juzkua orobat– ateratzeko zure txanda da orain.

Neronen juzkua, zera… Oposizioaren zera… Oposizioa zertu ez den bitartean, PP gotortua.

Kasik (PPko) Francoren kontra hobeto zertzen genuen. Oposizioa, zera, ezko, trinkotzen eta izeki ez den argizaria.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA