Katebegia
Hasiera » (C)politika » Iparraldeko politikaren mirail zartatua
Eka05 2

Iparraldeko politikaren mirail zartatua

Atalak: (C)politika

Lurrralde Elkargoaren aldeko manifestazioa, ekainaren 1ean, Baionan

Lurrralde Elkargoaren aldeko manifestazioan. Baionako Herriko Etxearen aitzinean, ekainaren 1ean.

Lurralde Elkargoaren aldeko manifestazioan (Baionan, ekainaren 1ean) egonezina sumatu zen hastapenetik: “Jendea ez da usaian bezala heldu”. Bati galdetu besteri galdetu, baikortasun aire bat antzeman zitekeen alabaina.

Manifestazioaren biharamunean galdera bat jalgi zen: zein izan da ohi baino jende gutxiago bildu izanaren arrazoia? Datu ofizialaren arabera bildu ginen 6.000 lagun beharrean, ohiko 10.000 lagun izan bagina, ez litzateke horrelako galderarik jalgiko.

Egonezinak galdera, ihardespen eta burutapen zenbait iradoki zizkidan:

– Deialdia inoiz baino eragile politiko gehiagok egina zen, gizartearen sektore guztiak zeuden inplikatuak. Alta, beharbada, horregatik berarengatik, orain arte eginak izan diren helburu bereko manifestazioen antolaketa ez da beti bezala bururatu. Tokian tokiko herri elkarteen inplikazioa ez da aski barneratu izan. Eragile politikoen zeregin soila bailitzan agertu da ekitaldia. Argazkiak eite instituzionalegia ote zeukan, naski.

– Iparraldeko instituzioaren aldeko borroka, politikagintzaren mirail bihurtu da hegoaldekoen begietara. Azkenaldion, abertzaleek politika egiteko mirail gisara aipatzen dute; ezker abertzalekoek bereziki. Alta, ezker abertzalekoek –guztiek– beren burua eroso ikusten al dute frantses banderola paparrean daramaten politikarien ondoan?

– Euskal preso politikoen aldeko manifestazioa herritarrak hunkitzen dituen deiadarra da. Gai bakarra. Estatuek presoen eskubideak bete ditzaten egiten da aldarri, legearen araberako espetxe politika ezartzeko aldarrikatu ohi da. Gisa berean, AHT-ren aurkako edo euskararen aldeko deialdiek bestelako erakarpena daukate. Hots, oraingoan, deialdiak edota deiaren zioak ez du aski zirrararik eragin populuaren baitakoan. Bestalde, Hegoaldeko jende multzo zabala heldu ohi da. Manifestazio honek tokiko jendea bildu zuen.

Horiek horrela, manifestazioaren ondoren beste egonezin bat ere zabaldu da. PSko senatari Frédérique Espagnac-ek sortu du nahigabea. Lurralde Elkargoaren sustatzaile honek Senatuan emendakin bat aurkeztu du bere kasa. “Antolamendu eta kooperazio polo” egitura galdetzen dio Gobernuari Iparralderako. Estatuaren Deszentralizazio ministro Marylise Lebranchuk adostasuna ekarri(ko) bide dio Espagnac-en asmoari.

Manuel Valls Barne ministroaren oniritzia baino ez zaio falta proposamenari. Boterearen ahalmena mugagabea da. Inongo politikaren miraila zartatzeko ahalmen infinitua du Estatuak. Aro politiko berria heldu omen da gurera. Edo zaharrak berri ote Euskal Herrian?

2 Iruzkin

  1. Eneko Bidegain | 2013-06-05 at 9:13

    Hausnarketa interesgarria, Mikel. Nik ere kezka bera neukan, politikarien aldetik hain babes zabala daukan aldarrikapen horrek ez ote duen mobilizaziorako premiaren sentsazioa txikiagotzen herritarren baitan: zertarako mobilizatu, ia hautetsi guztiak bat badatoz eta mugitzen badira?
    Baina hori erranik, nola liteke 6.000 laguneko manifestazio bat erdi porrot gisa hartzea? Hegoaldean 60.000 laguneko manifestazio baten parekoa litzateke (ez da gaizki), batetik. Bestetik, errealak al ziren duela 12 urte eman ziren zenbakiak? Benetan 12.000 lagun bildu ziren Baionako karriketan? Ez al geunden manifestazioetako zenbakiak puzteko garaian?

    Reply
  2. Mikel Asurmendi | 2013-06-05 at 10:10

    Aupa Eneko,

    Baita zure ekarpena interesgarria ere. Bai, badira galdera franko… eta arrapostu guztiak ziur aski ez dira egokiak ere. Tarrapatan bizi gara, eta gogoetatu ere. Geroak erranen du, ea geroko hurbilak bidea argitzen duen.
    Estimu handiz,

    mkl

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA