Katebegia
Hasiera » (H)endaika » Bidasoako Bidartea (Paroles)
Eka10 0

Bidasoako Bidartea (Paroles)

Atalak: (H)endaika

Hendaiako Futbol 7 Txapelketa, Ondarraitzen

Hendaiako Futbol 7 Txapelketa, Ondarraitzen

Hendaian barrena segitzen dut. Bertako plaza, etorbide, kale eta karrika izenek tematurik. Tokiko hirigunearen (kaskoaren) magalera geratu nintzen maiatzean, Gaztelu Zahar plazan. Hendaiako herribilduaren (bourg-a, azoka-gunea, hiribarnea…) ezaugarriek askorako eman dezakete: Errepublikako plaza, Herriko Etxea, Askatasunaren karrika… Galderak tanpez nagusitu zaizkit ordea: noren errepublika? Zein herriren etxe? Noren askatasuna? (Paroles).

Iraganeko hamaika ezaugarrik osatzen dute herri baten hiribildua. Etorkizunean nola-halako taxua eman ahalko diegu jakin-min horiei, nolabaiteko erantzun edo argipenik geure buruari. Ene eleok, egunen batean, Errepublikaren, Herriaren eta Askatasun hitzei zentzuren bat emanen dioten esperantza gorde dut maiatz euritsuan. Ekainean ekiak bestelako eleak ernatuko dituen esperantzan. Araiz! (Paroles).

Iragan urruneko arrastoetan baino iragan hurbilean bizitakoak dabilzkit buruan (kaskoan) orain. Ekain honetako lehen ebiakoitzean, Bidasoaz iparraldera bizitako bi gertakarien oihartzunak.

Lehena Hendaian: Futbol 7 Txapelketa. Ondarraitz estadioko zelaietan jokatua. Euskal iheslari eta preso politikoen aldeko hamargarrena. Hamaika bide eta bilakabide hartu duen txapelketa: hamaika futbol talde, Euskal Herriko hamaika tokitik jinak, hamaika polizia kontrol iraganda. Santiago zubian izan ohi dute azken kontrola: ¡Santiago y cierra, España! han San Jacques et ouvre la France hemen. Bidartean. Zein izen hartuko luke zubiak, herri honek Errepublika eta Askatasuna irabaziko balitu? Bidasoko Bidartea. Araiz! (Paroles).

Bigarrena Baionan: Euskal Herriari ezagutza aitortuko dion marko juridiko-politikoaren aldeko manifestazioa. Hamaikagarrenez. Batera plataformak eta tokiko hautetsiek deiadar ozena berretsi dute Lurralde Elkargoaren bidean. Parisek menderik mende Euskal Herria (Pays Basque) izan denari Pays izendapena aitortzen diola diosku orain. Euskal Herria onartu gabe, XXI. mendean Pays garela aitortu ere.

Parisera eta Madrilera begira segitzen dugu euskaldunok, bidez bide, bide nabarretan, bidartetan. Iraganean preso erori direnen askatasunaren xerka deiadarrez. Honantz eta harantz, herribilduaren peskizan. Baionaren eta Hendaiaren bitarte, Bidarte. Herria, bide artean. Bidartetan atzeman ahalko dugu geure izanaren ezagutzaren norantz eta bermea. Araiz!

Polita dituzu Bidasoa nahiz Ondarraitz, polita ere Bidarte. Neronek askatasun aire antzematen diet (h)ondarretako h(a)itzari, baita Bidasoa Bidarteko zubiari. Eta zuk? (Galderak. Paroles).

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA