Euskara, interesak edota desinteresak trabatuta
Udan barrena sartu izanagatik, udaberri giroan bizi naiz. Udarik ez bada ere, udaberriaren esperantzak eramango gaitu udazkenera, pentsu dut. Esperantza, horra bertute korapilatsua, kristautasunean hezi garenon aldarte aldrebesa. Nietzsche filosofo alemaniarraren hitzetan heldu zait gogora: “Esperantza gaitzetako gaitzena da, gizakion oinazea luzetsi egiten baitu”. Gogoeta horrekin atera naiz karrikara ekainaren eta uztailaren arteko mugetan. Euskara hartu dut jomuga. Euskara esperantzaren...
Read MoreHirugarrenez, (jai)danez!
Aidanez, agidanez, adi egonez, (jai)danez. Hirugarren posta duzu honako hau, Hendaiako ikastola gaia, Seaska eta Falloix legea hizpide. Erreportajea i(ra)garri nuen eta berau ekarle lanetan paratu nauzu halabeharrez. Hala nahiez, hala jaiez! Ikastolen hainbat manifestazio, okupazio eta tarteko zenbait manifestu, horra enea (ez emea, arra. Hara!): Bildu dira bada, hondarrean –edo hastapenean– Hollanderen akolitoak eta Seaskaren ordezkariak, asteon. Zenbat izerdi, aldian aldiko...
Read MoreKasu ikastola kexu!
Horra hor, Seaska ikastolaren garai bateko lema: Kasu ikastola kexu! Garai hura oraina da alabaina. Frantzia jakobinoak hamaika motibo eman(en) dizkigu kexu izateko. Hendaiako Gure ikastola izan da azken hilabeteotan kexaldi horren protagonista –eta aitzindaria–, baina bihar, etzi, etzidamu, Iparraldeko beste ezein izan liteke. Falloux legea izan dugu egoeraren leherrarazlea. Aski da suprefeta berri bat, kasuon Errepublikako presidente berriaren menpeko, sozialista izanagatik morroia...
Read More
Iruzkin berriak