Anai-arrebekiko elkartasunak bizirik behar
Senpereko Amotze auzoko Larraldea etxaldea mugatik eta mugara doan bide ertzean duzu. Mugalarien eta iheslarien bidea iragan berrian. Kari horretara oroitarazi ditugu bertan iragan mendeaz geroztiko historia, istorio eta pasadizoak. Halabeharrak zoria ekarri behar luke mende honen hastapenean. Anartean, asko eta asko dira ihesari emanak dabiltzanak, asko ere espetxean. Bien bitartean, Anai-Arteak irekita segitzen du, Donibane Lohizuneko Marion karrikako 16an egonki. Bertze garaiak ziren haiek,...
Read MoreArazoa politikoa da (eta III)
– Badago, besteak beste, gatazka sakonen sufritu dutenen artean eremu komun bat sortzeko beharra, eremu komun horren ardatza gizakia izaki. – Gizatiar ezaugarria jalgi zen solasaldian: Madrilen, demagun, guardia zibilaren andrea gizatiarra da, ETAkide baten andrea edo ama, ordea, ez da hain gizatiarra. Gatazka ez da laxatuko, ezta berau goxatzeko premiazkoa den “beharra” literaturaren, antzerkien edo filmen bidez soilik eginen. Alabaina, eremu komun hori eraiki beharra dago arazoa...
Read MorePolitikoei eta botereari kritika (II)
– Memoria kolektiboa norberaren baitatik eraikitzen hasten da. Literaturak, esaterako, pertsonaiak eta egoerak eraikitzen ditu, eta fikzioa izanagatik ere, memoria kolektiboa eraikitzen lagundu dezake, literatura errealitatetik hornitzen eta elikatzen baita. Hartara, literatura errealitatearen erreferentzia edo isla bilaka daiteke. – Memoria ez da literaturaren testutik eraiki den erreferentea soilik. Memoria kolektiboa ez du sortzen literaturak bakarrik, sozializazioaren ondoren ere...
Read MoreLiteratura memoriaren lagun (I)
Larrunaren 178. zenbakiak Literatura eta memoriaz (euskal gazta politikoaren memoria) hausnartzeko parada eman digu. Gaiak nola solasaldiak hala. Gatazkak antzina garamatza, latza da historia biltzea, zaila memoria zehaztea. Azkeneko bost hamarraldiko memoria biltzen “soilik” lan gaitza daukagu herritarrok. Hots, euskal gatazka politiko historikoaren korapiloak ez dira aise laxatuko. Literatur adituak eta arituak murgildu ziren solasean, bakea bilatzen duten gerlarien gisara: kuraiatsu....
Read MoreAriège eta Foix gogoan, lanera
Abuztuan ez ohi dugu paperezko Argia publikatzen, lau asteko oporraldia hartuta. Lau aste hauetako lehena hartu ohi dut bete-beteko oportzat, seme-alaben ama lagun. Gainerako hirurak, mundura ekarri ditugunak eta mundura ekarri gintuztenak alboan izaten ditugu, eurekiko ardurak partekatu beharrean. Lagunarekikoak, bestalde. Lau aste joan dira Ariègen, Foix-en, egon ginela. Egonaldia atzo balitz bezala dut gogoan, alta, mundualdi bat joan dela dirudit. Berriz ere denbora aipagai, bera dut/dugu...
Read MoreLas dos D / Bi Deak: Eskerrik asko!
Usurbilen izan ginen bart. Lagun andana mahaiaren bueltan. Ez ohiko eszenatokia afaltiarren alboan. Kubako banderak eta ikurrinak ez ohiko koloreez apaintzen zuten Saizar sagardotegia. Berebiziko giroa antzeman zen. Kubako Danieuris eta Daniellis Moya kantariak (Las Dos D / Bi Deak) igo ziren eszenara, bi ikurren abarora. Ahots ozen harmoniatsuek lehen kantatik beretik gatibatu gintuzten. Gatibatu eta askatu! Hogeita hiru kanta (23) eman zituzten, bihotzez eskaini ere. Musikan profanoak...
Read More
Iruzkin berriak