Katebegia
Hasiera » (H)endaika » Titi Bilitis
Ira06 0

Titi Bilitis

Atalak: (H)endaika

David Hamilton-en postala

David Hamilton-en postala

Amiñi nahasia nabil irailaren hastapen honetan. Usaiako promenadak berritzen hasia, etxe baten bila ibili naiz: Titi Bilitis da etxearen izena, edo zen. Iraganean ikusi izan nuelakoan nago, hemen Hendaian. Ene memoria lausoaren zantzurik al da Titi Bilitis hori? Nik asmatutako etxea ote?

Etxeratu naiz eta Inderneten sartu ere –ez da akatsa, Indernet idatzi dut berariaz–, oroimenaren indar-gailua baita Internet. Titi-Biliti atera zait, s-rik gabe. Hara, Hondarribiko alardearen ereserkia edo, dantzut. Gorturik geratu naiz.

Bilitis atera zait hurrena: izenorde anglosaxoia, jatorriz. Festa zehaztugabea. Areago, Bilitis filma ageri da. Homosexualitatea du gaia. Finean, Titi Bilitis izeneko etxe haren bila nenbilela, homosexualitatea nuen gogoan: gaiak eta gayak. Barka hitz joko –txiste– erraza eta topikoa!

Gure belaunaldia frankismo pean hazitako belaunaldia da, berantiarrena halere. Geure nerabe eta gazte aroak frankismoaren amaiarekin ahitu ziren. Hezkuntzak bere “zuloak” zituen, eta gure heziketak hala eduki ere: zulo eta gabezia franko. Artean, homofobia hitza ez genuen ezagutzen, baina homofoboak ginen prefosta. Erregimen frankistaren “ondarea” daramagu.

Gordina bada ere, orduko –edota gaurko– txistetzar bat aldatuko dut hona. Gaztelaniaz bizi ginen, euskaraz ekarriko dut haatik. Rafael izeneko mutiko hura Rafaela zen guretzat. Bera dugu “gure” txistearen protagonista:
“Joan da Rafaela txarkuteriara eta txorizo bat eskatu du.
Txarkuteroak : – Zer nahi duzu osorik edo xaflatan jartzen dizut?
Rafaela: – Aizu, zer uste duzu ene ipurdia itsulapiko bat dela edo!”.
Halakoxeak ginen. Gordinak. Krudelak sarritan.

Frankismo peko heziketaren gabezia frankorekin heldu gara gaur egunera. Eta hartara –edo ez hartara, batek daki– gure seme-alabek ere gabezia horretako asko heredatu dute.

Urteen joan-etorrian, frankismoari egotzi genioen gabezia asko ez ziren soilik frankismoaren gabeziak. Horretaz jabetu naiz, gutxienez. Orduan homosexualen paradisua Hendaian, Donibane Lohizunen edota Frantzian orobat zegoela uste genuen heterosexualok –heterosexualak ginela ere ez genekien–. Usteak ustel, horretan ere!

Azken urte honetan homosexualen eskubideen inguruan ikusi eta ikasi dugunaren ondoren, ustez homosexualen paradisua irudikatu (ge)nuen Frantzia hura gainbehera etorri da/zait. Tira, ez nadin inozo ere izan. Frantziako  “askatasuna, berdintasuna, senidetasuna” delakoa aspaldian erori zen. Eta dena esatera, euskalduna –edo frantziarra– izanagatik ere, Franco franko daramagu gure baitan.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA