Katebegia
Hasiera » (B)literatura » Trintxerpetik hartatik Zabaleta hau
Ira23 0

Trintxerpetik hartatik Zabaleta hau

Atalak: (B)literatura, (C)politika

Absurduko kontuak edo zoroen herriko kronikak

Absurduko kontuak edo zoroen herriko kronikak (Pamiela)

Asteon Patxi Zabaletarekin ARGItAratu dugun elkarrizketaren lagina duzu hau. Bestela irudi badu ere literatura egilearekin jardun dugu politikariarekin baino.

Absurduko kontuak edo zoroen herriko kronikak (Pamiela) liburuaren zioz mintzatu gara berarekin.

Honatx aurrerapena:

Gorka Trintxerpe ezizenez kaleratu zuen Zorion baten zainak eta Ezten gorriak lehen poesia liburuak, frankismo garaia zen. Patxi Zabaletak dioenez, olerkia paperean zahartzen da, horitu, eta urteetara irakurtzen duzunean, idatzia ez da idatzi zenuenean bezalakoa guztiz. Denbora ez da alferrik iragaten.

Literatur ia genero guztiak landu ditu.  Anjel Lertxundi du gustuko idazlea, euskaraz. Gaztelaniaz, berriz, Pío Baroja: “Bi lerrotan pertsonaia bat azaltzen du, eta bi lerrotan abandonatzen. Aparta da”.  François Mauriac ere du idazle kuttun. Honen eragina azpimarratu digu.

Ohar juridikoa, literarioa  eta zinikoa  testu laburra idatzi du azken liburuan: “Batetik kritika sakona, zentzuduna eta zorrotza faltan hartzen dut. Horretaz gain, nire bizipenetan baditut kontu bitxiak. Zorion baten zainak liburuaren olerki bat –baita beste poema batzuk ere– musikatu zuen Iparraldeko talde batek niri deusik esan gabe. Nire nobelaren bat ere aurkeztu zuten lehiaketara. Ez zuten saritu, baina epailetako batek ez zekien nirea zenik ere. Beste garaiak ziren noski. Hala ere, esaten dut ez ditzatela poemak musikatu ezer adierazi gabe. Irakurri eta kritikatu bai, noski”.

Joxemiel Bidadorri gorazarrez 

Ukoreka, Badena dena da eta Arian ari trilogia eta Errolanen harria nobela Txalaparta-rekin kaleratu zituen. Zabaletak idatzi duenez, argitaletxeak ez zion Eneko Aritzaren hilobia nobela arrazoi politikorengatik argitaratu: “Politikan krisi bat iritsi zen eta EPPK-k (Euskal Preso Politikoen Kolektiboa) pertsona non grata izendatu ninduen. Samina handia bizi izan genuen familian. Nik presoei buruzko gauza berak defendatu ditut beti eta hala segitzen dut. Alaba preso izan baino lehen, orain preso dagoenean, eta egongo ez denean ere defendatuko ditut. Orduan lagun batzuk izan nituen alboan, Joxemiel Bidador horien artean. Joxemielek bazuen ezaugarri on asko, eta horietako bat hauxe: Nafarroako euskal idazleen lanak zuhurtasun handiz ikertu zituen. Idazle gutxi gineneko garaiko egileak eman zituen ezagutzera, nafar literatura bultzatuz. Nire kasuan, esaterako,1972an, TOPk (Tribunal de Orden Público) Zorion baten zainak debekatu zuen. Joxemielek horiek guztiak gogorazi zituen. Lan handia egin zuen. Goiz hil zen, zoritxarrez”.

Korori, Olatzi eta Mirentxuri eskainia

Absurduko kontuak edo zoroen herriko kronikak liburua “Hizki xehez egunero Euskal Herriaren askatasuna idazten dutenei” eskainia da. Laster lau urte eginen ditu preso alaba Miren Zabaletak: “Inor ez dago prest senide bat espetxean edukitzeko, noski. Luze eta gogorra egiten ari zaigu. Askotan esaten diot berari, gazteagoa izaki eta alaba: ‘Ni geldituko naiz, eta joan zaitez zu’. Despedida unea izaten da gogorrena”.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA