Katebegia
Hasiera » (C)politika » Bat aldatu ahala bestea aldatzen da, ezinbestean
Urr25 0

Bat aldatu ahala bestea aldatzen da, ezinbestean

Atalak: (C)politika

EIPKren ekitaldia Miarritzen. (Arg: Gaizka Iroz). "Lekuz aldatzen garen ahala aldatzen da esenatokia".

EIPKren ekitaldia Miarritzen: “Lekuz aldatzen garen ahala aldatzen da eszenatokia”.  (Arg: Gaizka Iroz)

Bi hitz normalizazioaz, prozesuaz, aro berriaz…

Iheslarien (EIPK) kolektiboko bi kideekin jarduteak “normalizazio politikorako zabaldu den prozesuaz” hausnartzeko parada eman dit.

Aieteko Adierazpenaren eta ETAren armei behin betiko adioaren ondoren zabaldu den aro politiko berria mamitzen ari da, emeki bada ere.

Prozesu hitzak denboraz itauntzen digu nolabait. Hau da, noiz arte luzatuko da egoera politiko berria ekarri behar duen prozesua?

Prozesuaren gauzapena eta normalizazio politikoa bat bera izateko, bi premisa bete beharko dira:

– Bat: euskal preso politiko eta iheslari guztiek etxean izan beharko dute.

– Bi: oraingo gatazka egoera sorrarazitako motibazio politikoak ondo aztertu eta berauek ondo landu ostean, egungo statu quo politikoa –Euskal Herriaren marko-juridiko-politikoa – birplanteatu beharko da.

Gatazkan inplikatutako alde batek –ETAk eta ezker abertzaleak– aldebakartasunez abiatutako bide berria blokeatua egon da bi urtez. Etsipena nagusitzen ari zen unean –eta bidean– Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrinaz hartutako erabakiak itxaropena ekarri du.

Hots, bi urte behar izan dira prozesuan funtsezko aldaketa ezagutu ahal izateko. Hala ere, duela urte batzuk ezinezkoa zirudiena, egun gauzagarria dela ikusten dugu. Hots, egoera politikoa –egonkorra eta tematua bihurtzen denean– ez da aldatzen indarrez eta temaz, adimenez baizik. Aldatzen da zu aldatzen bazara.

Botilaren metaforak –botila erdi betea edo erdi hutsa den– ez du balio jada. Botila betetzen –eta prozesua urratzen– doa alde bat aldatzen den heinean. Alde bat aldatu ahala beste aldea aldatzen da ezinbestean.

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren bidean funtsezko aldaketa dago. Euren lema batek horixe adierazten du: “Errelatua egiteko, biharko eraiki nahi dugun jendartea eraikitzeko, ezin izango dugu egin alde batekook ez bagara beste aldekoen esparruan kokatzen”. Areago diote hala ere: “Galtzaileak eta irabazleak nahi dituzte. Errelatu horretan ez gaituzte topatuko”.

“Normalizazio politikoa” ekarriko duen prozesua eta bidea urratzea ez da erraza –ezta laburra ere– izango. Alabaina,  alde batekoak ez direla irabazleak izango barneratzen hasi badira, beste aldekoek ere horixe barneratu beharko dute. Barnean daramaten mina –biktima izateagatik mina daramatenak, gogoan– handia izanagatik ere.

Inork pentsatzen badu 50 urteetan gertatuaren errelatua datozen hamar urteetan gauzatuko dela, inozoa da edo nahasle. Gizaldi bat beharko da, eta gertatua, hala ere, ez da inoiz guztiz ezagutuko. Alabaina, gertatuaren egia apur bat gehiago ezagutzen dugun heinean, errealitatea argituz doa, eta berau argitu ahala errealitate politikoa aldatzen da halaber.

Politika –boteretik– kudeatzen dutenek ez dute berez egoera politikoa aldatzeko nahikaririk. Statu quo politikoa aldatzeko behartuak izango dira, behean daudenek beren burua aldatzeko beharra barneratuz gero.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA