Kaleidoskopiotik begira…
Maitena ostatuan bildu ginen bart hogei bat lagun: hogei urte inguruko erdiak eta hirurogeira goazen beste erdiak osatu genuen “ametsen ilargi uztaia”. Ugaitz Agirre usurbildar gaztea eseri zen uztaiaren ertzean: poesia kaiera, musika-gailu eramangarria, garagardo basoa, zigarreta paketa eta hautsontzia… mahaian bermatuak Ez ohiko irudia ostatu batean, bestelako usaia taberna usainean! Bere poemek –eta musikak– antigoalean paratu gintuen, atzoko eta gaurko gerretan, Bagdadeko...
Read MoreIrandatz
Xurioenia hilerrian behera noa. Enperadorearen etorbidea gainditu ondoren, Churienia/Xurienea karrikan barrena sartu naiz. Gorago Agoretta/Agorreta karrikan Churioenia/Xurioenea izeneko Impasse karrika begiztatu dut. “Nola esan impasse euskaraz?”. Karrika itsu itzuli dute Impasse. Xurienea etxearen peskizan ibili naiz. Ez dut atzeman. Eraitsi eta lur arrasean berdinduko zuten, aurri bihurturik. Atx! Euskaldunok aurri-zorian bizi ote garen nago. Enperadorearen etorbidearen segidan Rue de...
Read MoreEkintzaileak (apunteak)
Azaroaren 3ko “gure” Gai Nagusian Ekintzailetza landu da. Hitz aldrebesa gero. Egungo ekintzaileak emprendedoreak dira. “Ausardia kontua” titulua jarri zion Irati Sarasua erreportariak. Ekintzailea eta emprendedorea, biak ala biak, Pertsonaia izan da: Lucia Goñi. “Zuek ez duzue ezagutu krisia” zioen Reyes Ilintxietarekin solasean. Zenbaki berean, (2.389) Irati Sarasuak berak “ETAko preso ohien birgizarteratzea” erreportajean hainbat ekintzaileren “espetxealdiaren osteko...
Read MoreXurioenia: Hil harri berriak
Hendaiako zimitorioa herriaren nortasunaren lekuko paregabea dela idatzi nuen iragan martxoan. Azaroaren 1a duzu egun. Orduan bazter utzi nuen bidea hartu dut eta bertaraino hurbildu naiz. Haritz semea bertan baitago lurperatua. Hilerriak izen polit askoa du: Xurioenia. Idazkunean Hil harri berriak ere ageri da. Polita eta bitxia. Agian, zuetako inori, herri-barneko hilerria heldu zaio akordura, Txingudi badia ondokoa, Beltzenia pilotalekuaren atzealdean dagoena. Ez naiz horretaz ari. Hori...
Read More
Iruzkin berriak