Katebegia
Hasiera » (H)endaika » Xurioenia: Hil harri berriak
Aza01 0

Xurioenia: Hil harri berriak

Atalak: (H)endaika

Xurioenia zimitorioko ataria, Aiako harria urrutian

Xurioenia zimitorioko ataria, Aiako harria urrutian

Hendaiako zimitorioa herriaren nortasunaren lekuko paregabea dela idatzi nuen iragan martxoan. Azaroaren 1a duzu egun. Orduan bazter utzi nuen bidea hartu dut eta bertaraino hurbildu naiz. Haritz semea bertan baitago lurperatua. Hilerriak izen polit askoa du: Xurioenia. Idazkunean Hil harri berriak ere ageri da. Polita eta bitxia.

Agian, zuetako inori, herri-barneko hilerria heldu zaio akordura, Txingudi badia ondokoa, Beltzenia pilotalekuaren atzealdean dagoena. Ez naiz horretaz ari. Hori antzinako hilerria da. Hau goi aldean dago, eguteran paratuta. Bertatik, pare-parean, Aiako harria dakusazu. Eskuinean Jaizkibel, ezkerrera Xoldoko gaina. Bidasoa ibai-ahoko zirkuaren goi-erdian dago Xurioenia.

Hil harri berriak idazkunari zentzu eman aldera, beste burutapenik ezean, antzinakoarekiko –zaharrarekiko– bereizkuntza dela bururatu zait: hilen harri berriak!
Hilerri zaharra Charles de Gaulle jeneralaren etorbidean dago. Hilerri berria, berriz, Enperadorearen etorbidean goiti, eskuin hartuta –Napoleon gogoan nonbait–.  Alabaina  Xurioenia Henri Barbusse karrikan dago. Henri Barbusse (Asnieres-sur-Seine, 1873– Mosku, 1935) idazle eta kazetari frantziarrak pentsamolde komunista defendatu omen zuen, baita esperanto hizkuntza erabili eta aldarrikatu ere.

Hilerria komunista baten karrikan, hara. Bitxia eta paradoxikoa. Halaxe izaki  zimitorio berria. Bertan nazien aurkako erresistentzian hildakoak aurkituko dituzu, espainiar errepublikarrak barne. Frantzia librearen aldeko heroien aldeko gorazarreak irakurri ditzakezu, euren banderen koloreak agerian. Baita judutarren hilobiren bat ediren ere: Dabiden izarra hilobian, judaismoaren agergarri.
Kristau gurutzearen ordez, lauburua aurkituko duzu, asko aurkitu ere. Semearen hilobian ere halaxe ageri. Eta ez dakit hain zuzen zergatik. Unean uneko egoera bitxian, hilobi egileak halaxe galdetu zidan: “Voulez-vous mettre la croix basque?”. Ez nekien zertaz ari zen. “Lauburua”, esan zidan.

Bertan daude ere, konparazione, Kepa Ordoki (1912, Irun–1993, Baiona) Eusko Gudarosteko gipuzkoar gudaria. EAE-ANV alderdiko kidea. Ezkertiarra, hots. Eta Jean Pierre Leiba hendaiarra, GALek hildako langile xumea.

Aipatu hori guztia bertako jendartearen lagin tipia baino ez da, sinbolo ugari eta hizkuntz anitzen artean agerikoa. Alta, gaur, krisantemoen –urrelili deritzote zenbaitek– kolorea nabaria duzu Xurioenian.
   Xurioenia Hendaiako nortasunaren lekuko paregabea gisa aurkeztu dizuet, hartara berau bisitatzera gonbidatzen dizuet Bidasoako bestaldeko herrikideei.

Hil harri berriak, Henri Barbusse karrikaren goian daude

Hil harri berriak Henri Barbusse karrikaren goian daude

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA