Katebegia
Hasiera » (H)endaika » Irandatz
Aza29 0

Irandatz

Atalak: (H)endaika

Irandatz, 1866eko etxaldea

Irandatz, 1866eko etxaldea

Xurioenia hilerrian behera noa. Enperadorearen etorbidea gainditu ondoren, Churienia/Xurienea karrikan barrena sartu naiz. Gorago Agoretta/Agorreta karrikan Churioenia/Xurioenea izeneko Impasse karrika begiztatu dut. “Nola esan impasse euskaraz?”. Karrika itsu itzuli dute Impasse.

  Xurienea etxearen peskizan ibili naiz. Ez dut atzeman. Eraitsi eta lur arrasean berdinduko zuten, aurri bihurturik. Atx! Euskaldunok aurri-zorian bizi ote garen nago. Enperadorearen etorbidearen segidan Rue de réservoirs dago. Euskaraz Uharka paratu dute. Irriño bat marraztu zait ezpainetan: Agorretatik jaisten den uharka ote?

Uharkan barrena noa azaro euritsuan. Olaso etxe ondoan nago. Honen paraleloan dago Olaso karrika, ezkutuan, bazter geratu da. Badago ere beste Olaso bat, Karrika itsu hau ere.

Bestalde, impasseren ordaintzat Ataka gaiztoa jotzen dute adituek. Ingeles, frantses, espainol edota portugesentzat impasse hitz bera da, aldiz, Ataka gaiztoa da euskaldunontzat. Hendaian, promenan nabilela, Karrika itsuetan barrena ote nabilen inpresioa izaten dut. Ataka gaiztoa gero euskaldunona. Bigarren irriñoa zabaldu zait ezpainetan.

Irandatz karrikara heldu naiz, Hapetenea karrikatik. Hapetenea etxea ere ez dut atzeman, Irandatz etxea bai. Karrikan bertan dago (Irandatz, 1866). Behialako etxalde baten eite dauka, izanaren irudi, eder askoa. Haurtzaindegia bihurtua da: Maison de  la petite enfance. Irandatz auzo zabala da: Collège, Piscine, Intermarche, Gymnase daude… Irandatz etxe parean albaitaritza ere badago: Clinique Vétérinaire.

Frantsesentzat izen arraroa Irandatz. Alta, Irandatzen eraiki dute auzoa. Irandatz auzoan ere Gure ikastola dago; Bigarrena karrikan. Euskaldunok baina ez dugu Irandatzik. Xurienea, Olaso, Hapetenea eta Irandatz eraiki genituen behiala, Gure ikastola altxa dugu orain. Euskaldunok ez dugu engoitik ezagutzen Irandatzen esanahia.

Abendua hilaren atarian ari naiz. Gabonila zeritzoten Bizkaian, Negila Zuberoan. Abenduaren 3a, jai eguna Nafarroan. Frantzisko Xabierkoa. Nafarroako eta Euskal Herriaren zaindaria. Euskararen santu ofiziala, Euskararen Nazioarteko Eguna. Bai ote? Amen!

Zer zinen eta zer zara Irandatz? Nork biziarazi zintuen eta nork biziarazten zaituen, Irandatz? Ba ote Irandatz?

Irakurle lagun hori, Bidasoaz bestaldetik zatozela, Merkataritza karrikatik arribatzen zara Irandatzera. Commerce delakotik merkataritza hau: Intermarche. Champion. Carrefour. Lidel…

Ba ote besterik Hendaian hegoaldetarrentzat? Ba ote bestelako Hendaia hegoaldekoentzat? Ba ote Hendaia iparraldetarra?

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA