Katebegia
Hasiera » (C)politika » Memoria historikoaren errelatuaz, hausnarrean
Abe30 0

Memoria historikoaren errelatuaz, hausnarrean

Atalak: (C)politika, Historia

 

Piccasoren Gernika. Memoria historia lantzeko obra.

Piccasoren Gernika. Memoria historia lantzeko obra.

Gerra edo gatazka armatuetan gertatutakoak hala nola horien ostean idatzitako (h)istori(o)ak kitzikagarriak bezain lazgarriak izaten dira. Gertakariek sorrarazitako hainbat sindromek gatazkan jardundakoen eta hildakoen ondorengoen gogoa/memoria zulatzen dute. Memoriak pertsonaren gogoa mailukatzen du etengabe. Gertatua ezagutzea, egia ezagutzea, obsesioa bilakatu izaten da.

1936ko Espainiako gerran gertatutakoak eta ondorengo erregimen faxistaren aurkako altxatu zen fenomeno sozial iraultzailearen arteko talkak gertari latzak eta errelatu asko ahalbidetzen dituzte. Politikariek –herriak hautatuko ordezkariek–, historialariek edota saiogileek errelatua gauzatzeko ardura hartu behar dute.

Literatura ere errelatu gauzatzeko modua da, fikziozko kontakizuna medio. Garbiñe Ubedaren Hobe isilik nobelaz iruzkina egin dut eta, hala ere, hausnarrean ibilki naiz:

Egia ezagutzea obsesioa bilakatzen denean, obsesioa –mina eta samina– eztitzeko modua da idaztea. Haatik, memoria kontu kolektiboa da, senide-artean nahiz jendartean nozitzen eta partekatzen den ondorioa. Horregatik errelatuaren jarduera zeregin kolektiboa ere bada.

Gerra ostean bakea heldu ohi da, bakea baina hilotzen gainean ezarri ohi da. Hobe isilik nobelako protagonistak amonari jasotako hitzak dituzu horiek.

Gerra osteko bake garaia ez da nahikoa izaten gerra edo gatazka pairatu dutenak edota euren ondorengoak bakean bizitzeko. Hilotzek ez digute sosegurik eskaintzen eta are gutxiago eskaini ere desagertuek. Justizia egiteak baretu dezake euren sosegu eza.

Justizia aroan gaude berriz ere, bizikidetzarako printzipioak ezartzeko garaia. Zuzenbidea, etika eta morala biziberritu behar dira. Zuzenbidea eta justizia ez da gauza bera alabaina, legaltasuna eta zilegitasuna bera ez diren ber. Jendakion aiurriak ez du ematen jendarte justua eraikitzen laguntzen.

Senide desagertu baten peskizan, haren nortasunean arakatzen dugunean, gure izatearen aiurria eta jitea ezagutzen hasten gara. Gure familia izan zena eta denaren ezaugarriak.

Idazteak obsesioak eztitzen laguntzen du, baina halaber, memoria kolektiboari buruz arakatzeak –egia bilatzeak, jakin mina asetzeak– ezintasuna, urduritasuna, kezkak, beldurrak eta maniak biziagotzen ditu. Hildakoen eta desagertutakoen nondik norakoen peskizan, ez genekien eta –hurbilekoek ez dakizkiten– gertaeren sekretuak deskubritzen ditugu eta horiek argitu ahala eraldatzen joaten gara.

Gertaeretara hurbiltzen garenean jabetzen gara errealitatea edota egia ez dela hain justu imajinatzen genuena. Ezagutzen ez genuen zerbaitetaz jabetu gara, alabaina, gure ingurukoek –berauek ere bilaketa horretan jardun ezean– sekula ezagutuko ez duten errealitatearen jabe bihurtu gara.

Errealitatea ez da honezkero guk uste edo irudikatzen genuen “egia”. Errealitatea ez da soilik “gure” egiaz osatzen engoitik. Egia ezagutzeak guk eraikitako oroimenean beste espazioak zabaldu ditu.

Oroimenean genituen zuloak estaltzeko baliagarriak izan daitezke errelatuak. Familiaren historiaren nondik norakoak ezagutzeak ahalmen moduko bat ematen digute. Hala ere, ezagutzaren jabe –nolabaiteko botere edo ahalmen izatea– bihurtzeak eraldatzen gaitu, ezagutzen ez genituen testuinguruek eta zirkunstantziek zeharo aldatzen dituzte gure ustea eta sinesmena.

Hobe isilik nobelako Bakartxo protagonistak errealitatean arakatu ostean aurkitu duen egiak eta bere familiakoek bere oroimenean eraiki duten egiak ez dute bat egiten.

Errelatuaren edo egiaren bila denok abiatu ezean nekez hurbilduko gara elkarren ondora. Izan ere, bat egitea ezinezkoa da, justizia egitea ezinezkoa den ber. Bizidunontzat bakea izaterik ez dagoen ber.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA