Ez ikusi, ez ikasi!
Bixintxoak izan dira Hendaian, festa patronalak. Izenak aditzera ematen duenez, Saint Vincent “dugu” herriko santua eta patroia. Herri santua gurea! Euskal Herria, alegia. Zer besterik gara, giristinoak izan ezean? Ez dezadan esajeratu ere, kristau izateari uko eginik edo uko egin barik, besterik ere bagara-eta! Mundua jira-bira dabil, eta gu haren historiaren istorioen bueltan. Aurtengo Bixintxoak ur turrustetan iragan ditugu: Danborradako jotzaileak, manéges delakoak, zaldi-maldikoak,...
Read MoreEusebio Osa / Belaunaldi baten lekuko
Pako Sudupe idazleak Eusebio Osa idazlea ekarri digu gogora Belaunaldi baten lekuko liburuan. Idazle baino gehiago izan zen bergarar gasteiztartuaren obraren lekukotasuna. Garai zailean egilea eta eragilea, pentsalari arizalea. Sudupek paperezko Argian adierazi digunaz gainerako pasarte batzuk dituzu hemen, Eusebio Osaren izaeraren osagarriak: Eusebio Osa: euskal idazle Euskaltzale jalgi zen plazara 1960an, Erein Oñatiko agustindar laterandarren kazetan, eta hil baino hogei egun lehenago...
Read MoreAmetsen karrikan
Ene ibilerak segitzen dituzuenek ezagun duzue karrikarako ene jaidura. Hendaika traineruak antzo ibili ohi naiz herrian barrena, kalez kale, goiti eta beheiti olatuen kontra. Neroni baina lehorrean. Bart, lotaratzean, abenduko ene ibiliren nondik norakoak errepasatu nituen. Hileko azken ostiralean kontatu ohi ditudan pasadizoak zirriborratu nituen gogoan, goizean ordenatu eta idatzi asmotan: “Irandatz auzotik herri barnera edo kaskora heldu naiz, San Bixente eliza eta Herriko Etxea...
Read More
Iruzkin berriak