Katebegia
Hasiera » (H)endaika » Ametsen karrikan
Urt03 0

Ametsen karrikan

Atalak: (H)endaika

Suhiltzaileen behialako eraikina, Merkatuko karrikan, Hallles delakoan dago. Ene ametsen karrikan.

Suhiltzaileen behialako eraikina, Merkatuko karrikan dago, Hallles delakoan. (Ene) Ametsen karrikan.

Ene ibilerak segitzen dituzuenek ezagun duzue karrikarako ene jaidura. Hendaika traineruak antzo ibili ohi naiz herrian barrena, kalez kale, goiti eta beheiti olatuen kontra. Neroni baina lehorrean.

Bart, lotaratzean, abenduko ene ibiliren nondik norakoak errepasatu nituen. Hileko azken ostiralean kontatu ohi ditudan pasadizoak zirriborratu nituen gogoan, goizean ordenatu eta idatzi asmotan: “Irandatz auzotik herri barnera edo kaskora heldu naiz, San Bixente eliza eta Herriko Etxea ingurura…” .

Nahasi samar jaiki naiz, ordea. Bardako ibilerak oroit nituen, baina gaueko ametsek ene nondik norakoak lausotu zituzten nolabait:  “… Hendaian nenbilen, baina ez zen gaur egungo herria. Neroni ere ez nintzen naizela, 55 urteko gizonezkoa. Bizar zuria nuen eta kaskoa ia soildua. Errepublika plazatik François Mitterrand Mediatekara hurbildu naiz. Eraikinaren zuria arrea zen, egurraren urdina euriak marguldua. Bestelako kolorekoa zen ingurumaria, zurbilagoa. Neroni ere zurbiltzen hasia naiz. Halle karrikan ote nengoen zalantzan egin dut aitzina, antzinako merkatuaren ondotik joaki naiz.

Amets karrika irakurri dut tokiko paretan. Suhiltzaileen eraikin zaharrera hurbildu, eta, zur eta lur geratu naiz. Abandonatua gogoratzen nuen etxea, aldatua eta berritua zegoen. Amets Arzallus Kultura Etxea irakurri dut atarian. Ate ondoan, metalezko plaka distiragarrian bertsolari bat kantari irudi, txapela jantzita. Hurbildu naiz: “Bai to, bera da!”. Hizki txikiak irakurri ditut: Amets Arzallus Antia. Hendaiarra. 1983ko azaroaren 9an sortua. Bertsolari Txapeldun Nagusia 2013an… (…).
Soa apaldu dut: “… Kultur etxe hau 2043 urtean  inauguratu zen, bertan Euskal Herriko lehendakari…”.
“Asko gara” aditu dut. Hitz horiexek esnatu naute. Euskadi Irratiko Dani Arizalaren ahotsak ametsetatik jauzarazi nau.
“Besteak lo daudenean, asko gara”, ziokeen esatariak.

Hara, asko gara. Euskaldunok alegia. Baiki…

Eguberrien karietara, Hendaitzko gazteak “Presoen alde” egin dute aldarri karriketan, Amets kantari…
Olentzero ibili da karriketan, Akelarre elkarteak antolatu ohi duen akelarrean…
Urtarrileko Bixintxoak jaiak direla-eta, Anton Abadia gogoan, Patri Urkizu, Fernando Morillo eta Ekhiñe Egiguren idazleak izanen ditugu hizlari…
Abenduan Euskararen Eguna ospatu genuen Beltzenia frontoian…     Hona, ikastolako ikasleek abestu zituzten hamabi kopletatik bosgarrena:
“Hendaian euskara asko dago/ ta dago ere frantsesa / Frantsesak  euskaldundu ezkero/ guretzat a zer sorpresa”.
Eiki, batzuk presa eta besteak sor. Alta, Hendaian ere asko gara edo izan gaitezke!
   Amets urte berri on!

Merkatuko karrikaren bestaldeal

Merkatuko karrikaren bestaldea, gaueko ametsetan agertu irudi erreala, ametsetakoa ezin ekarri (h)ona!

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA