Katebegia
Hasiera » (B)literatura » Ez ikusi, ez ikasi!
Urt31 0

Ez ikusi, ez ikasi!

Atalak: (B)literatura, (D)kulturgintza, Musika

2014ko neguko Literaturaren menturan ekitaldiaren afixa

2014ko Neguko Literaturaren menturan ekitaldiaren afixa

Bixintxoak  izan dira Hendaian, festa patronalak. Izenak aditzera ematen duenez, Saint Vincent “dugu” herriko santua eta patroia. Herri santua gurea! Euskal Herria, alegia. Zer besterik gara, giristinoak izan ezean? Ez dezadan esajeratu ere, kristau izateari uko eginik edo uko egin barik, besterik ere bagara-eta!

Mundua jira-bira dabil, eta gu haren historiaren istorioen bueltan. Aurtengo Bixintxoak ur turrustetan iragan ditugu: Danborradako jotzaileak, manéges delakoak, zaldi-maldikoak, urez blai ibili dira jira-biran, eta gu haien ingurumarian.

Alabaina, santu guztiak ez dira patroi, edo eredu beraren neurriaren araberakoak. Santuak santu, hendaiar gorenak ere baditugu gure historian: Anton Abadia nola Ixtebe Pellot antigoalekoak. Berria-goak ere: Bixente Lizarazu futbolaria nola Amets Arzallus bertsolaria. Hendaia aintzatzen duten izenak eta izanak.

Otsaila izaki, literatur menturazaleok herritar gorenen arrastoan ibilki gara.

Aurten herri kaskotik –Miterrand Mediatekatik– Abadia Gaztelura aldatu gara V. Poesia emanaldiaren karietara, Abadiaren zenaren etxaldera. Karrikan ur burrustan ari zela, aterpe hartu dugu gazteluan.

Patri Urkizu historialaria, Fernando Morillo zientzialaria eta Ekhiñe Egiguren poetak Abadia zenaren historiaren eta istorioen abarora arrimatu gintuzten tokiko kaperan. Guk liburutegian nahi genuen zertu ekitaldia, toki epel goxo-agoan, literatur menturazaleoi dagokigun menturan. Alabaina, antza, bertako “mamuek” ez zuten elkar aditu eta kapera hotzera bideratu gintuzten. Mamuek ez zuten ongi hartu elkar, edo ontsa baino hobetu zuten konfabulatu gure kontra. Hots eta hotz!

Edonola ere, Patri, Fernando eta Ekhiñe-ren istorioen bidez, izarigabea den Abadiaren historian beste urrasño bat eman genuen. Adibidez, Antonen anaia Arnauden jite borrokalaria ezagutu genuen. Anton baino gerlari-agoa izaki, nonbait. Ehiztaria. Harrapakin-agoa. Hots, Anton liburuen artean geratzen zeino, Arnaud Virginie (Vincent de Saint Bonnet) emaztearekin ihalozka ibilki zebilela laxo. Barkatu, alde freudiarra jalgi zait.

Abadiaren obraz amiñi bat gehi-ago jabetu ondoren, hotzak eta hotsak tarteko, tokiko barrunbetara jaitsi ginen. Iraganeko eta gaurko supazter ondora, mamuen txokora. Hitz eta pitz, eta zizka-mizka jardun genuen giro epelean. Liburuak maitatzeaz beste –mamu ez bihurtzeko– sabela ere behar baita bete.

Abadiak “ez ikusi, ez ikasi!” leloa utzi zuen idatzia gazteluan. Guk gazteluko “mamuak” ikusi ez, baina sumatu bai, baita nork bere izenari bere izana gehitu behar diola ikasi ere.

ezkerretik eskuinera, Ekhiñe Egiguren, Xabi Strubell, M.A. Natxo de Felipe, Patri Urkizu eta Fernando Morillo.

Ezkerretik eskuinera, Ekhiñe Egiguren, Xabi Strubell, (M.A.) Natxo de Felipe, Patri Urkizu eta Fernando Morillo.

Post-scriptum: Abadia Gazteluan bildu zen publikoaren artean Oskorriko Natxo de Felipe kantaria zegoen. Patri Urkizuk gonbidatu zuen ekitaldiaren amaieran kantatzera, baita kanta zoragarria eskaini ere. A capella, aipatu kapelaren aldarean.

Argazkia Jean-Pierre Artolarena da, Akelarre elkarteko presidente, argazkilari, afixa egile eta hamaika kontuen kontari eta langilea.

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-bidi-font-family:”Times New Roman”;
mso-bidi-theme-font:minor-bidi;}

(M. A.) delakoa, Akelarre elkarteko kide eta ekimenaren eragilea da, baina ez bakarra, ezta gutxiagorik ere. Badira ere, Pantxika, Joani, Marian, Miren, Joseba eta Edurne, besteak beste. Haiei esker bereziki gauzatzen dira Literaturaren menturan saioak.

Eskerrik anitx!   

 

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA