Marinel zaharren balada berriak
Otsailak 22 zituen. “Itsasoa da bide bakarra” lemapean heldu ziren Literatura Eskolako eskifaia-kideak Hendaiara, Eider Rodriguez lemazaina Pausuko Xaia ostatuan zain genuela. Sinboloak mugarriak dira gure bideetan. Alta, sinbolo kontrajarriekin topo egiten dugu. Errepublikako Plazan hartu nuen bidea. Plaza ez da “gure herria”ren sinboloa, berbarako. Portu karrikatik Kaneta portura egin nuen, antzinako portura. Behialako PAF(Police de l’Air et des Frontières) zelakoari so egin...
Read MoreBaiona 2014ko hautagaiburu Jean-Claude Iriartekin solasean
Baiona 2014 hautagaitzaren zerrendaburu Jean-Claude Iriarte elkarrizketatu dugu (Baiona, 1962). Ekonomialaria. Irakaskuntzan aritua. Hautetsien Kontseiluko eta Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria ohia. Kontseilu Nagusiko zuzendaritzan izana bost urtez. Duela urte bat bere kargua utzi zuen, martxoan izanen diren Herriko Etxeko hauteskundeetan parte hartzeko. Hona elkarrizketari gehitzeko moduko bizpahiru txatal: Zein izan da pertsonalki Baionako Herriko Etxeko bozetan zerrendaburua izateko...
Read MoreIker Etxaniz-i, esker onez
Katebegia du izenburu txoko honek. Zenbat begi lotu behar ote egia antzemateko? Zenbat kate apurtu “aske” bizi ahal izateko? Politikaren eta literaturaren (h)egian ibili ohi naiz: ordokian ibili nahi arren, orekari doi-doi eutsiz. Hitzak, eleak eta berbak… Paroles. Eta irudiak... Estimu handiz jaso dut zurea, Iker. Literatura irakurtzen dut, baita hainbat libururen iruzkinak egin ere. Aldian- aldian, eskariz eta halabeharrez, ene gogokoak edo.. nabari “behar” izaten...
Read MorePeru eta Stein-i Sustrai Colinaren galderak!
Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE Otsailaren 8an, 1984an GALek hil zituen Peru eta Stein iheslarien aldeko ekitaldia izan zen Hendaiako pilotalekuan. Ekitaldia franko poliki iragan zen, hainbat letrek, doinuek eta irudiek hunkitu gintuzten bertan bildu ginenok. Kantari nahiz musikari guztien agerraldiak bikainak izan ziren. Neronek, bat bera ere apalarazi gabe, Aire ahizpek xarmanki abestutako Sustrai Colinaren bertso galdera-sorta gogorarazi nahi dut, Peru eta Stein izan...
Read MoreAizpurdi karrika, Perurenatarrak gogoan
Orio auzotik behera, Enperadorearen etorbidean ia amaieran, Hendaiako hilerrirako bidea dago. Zimitorioa herriaren nortasunaren lekuko paregabea da. Niretzat berezia da, hendaiar peto-petoa izan gabe, hemen jaio eta hiru hilabetez hil zen Haritz semea bertan baitago lurperatua. Otsailaren 20an jaio zen, eta urte bereko maiatzean hil. Bidantenia bidexka hartzekotan nintzela, duda-mudan, hilerrira joatea pentsatu dut. “Hurrengo batean” ebatzi dut. Hori ene kontu pertsonala...
Read MoreErrenteria famatu zuten indarkeriarengatik eta bakegintzan ospetsu bihurtzen ari da
Errenteria eta Orereta izenak erabili ohi ditu Julen Mendozak. Eduardo Galeano idazle uruguaiarraren hitzak hizpide hartuta amaitu genuen solasaldia: “Al fin y al cabo, somos lo que hacemos para cambiar lo que somos”. Hots: “Azken funtsean, egiten duguna gara, garena aldatzeko”. Eraikiz ekimena dela-eta, hedabideek Errenteria/Orereta famatu dute bizikidetzaren bidean: “Errenteria famatu zuten indarkeriarengatik eta bakegintzan ospetsu bihurtzen ari da” esan zigun ere. Alkate lanaz...
Read More
Iruzkin berriak