Katebegia
Hasiera » (C)politika » Baiona 2014ko hautagaiburu Jean-Claude Iriartekin solasean
Ots20 0

Baiona 2014ko hautagaiburu Jean-Claude Iriartekin solasean

Atalak: (C)politika

Baiona 2014 hautagaitzaren zerrendaburu Jean-Claude Iriarte

Baiona 2014 hautagaitzaren zerrendaburu Jean-Claude Iriarte (Dani Blanco)

Baiona 2014 hautagaitzaren zerrendaburu Jean-Claude Iriarte elkarrizketatu dugu (Baiona, 1962). Ekonomialaria. Irakaskuntzan aritua. Hautetsien Kontseiluko eta Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria ohia. Kontseilu Nagusiko zuzendaritzan izana bost urtez. Duela urte bat bere kargua utzi zuen, martxoan izanen diren Herriko Etxeko hauteskundeetan parte hartzeko.

Hona elkarrizketari gehitzeko moduko bizpahiru txatal:

Zein izan da pertsonalki Baionako Herriko Etxeko bozetan zerrendaburua izateko arrazoia?

Hamabost urtez aritu nintzen irakasle, Hazparneko Lizeoko zuzendaria izan naiz besteak beste. Duela hamahiru urte inguru utzi nuen irakaskuntza, eta arlo publikoan sartu nintzen, teknikari funtzioetan: Hautetsien Kontseiluko zuzendaria, Euskararen Erakunde publikoko zuzendaria, Kontseilu Nagusiko zuzendari ordea izan naiz. Orain, beste bihurgune batean sartzea deliberatu dut. Orain arte bete ditudan funtzioetan ezin nuen  engaiamendu politikorik hartu. Abertzalea naiz, baina ez dut marka politikorik ukan. Hamabost urtez arlo publikoan lanean bildu dudan esperientzia Baiona 2014 proiektuaren alde ezarri nahi dut.

Lehen itzulian, bozen %10 eginez gero, bigarren itzulian hautagaitza aurkezten ahal dute parte hartzaileek. %5 eta 10ren artean eginik, negoziatu eta akordioak egin daitezke. Bigarren itzulian zuen kasa aurkezteko aukera ikusten al duzu?

Bai, noski. Pentsatu behar dugu hauteskundeak irabazten ahal ditugula; mentalitate horrekin aritu behar dugula erran nahi dut. Baiona Berria kandidaturarekin, abertzaleek bozen abantzu %10 egin zuten iraganean. Orduan bi hautetsi abertzaleak izan ziren eta oraingoan ere izanen dira. Gero ikusi behar da lehen itzuliko emaitzak nolakoak diren, hautagai batek gehiengo osoa ateratzen badu, bigarren itzulirik ez dago; Jean Grenet-ekin zenbaitetan gertatu den bezala. Gero ere, aldi honetan sei zerrendak parte hartuko dute gutxienez, beraz, aukera asko dira bigarren itzulia izateko, hau da, zaila izanen da inor lehen itzulian guztiz nagusitzea.

Hona, azkenik, Baiona 2014ko hautagai burua gehixeago ezagutzeko pare bat datu:

Senitarte eta guraso baxenafarrak ditu Iriartek. Hiru urte bete zituen arte Hiriburun bizi izan zen. Gero Baionan. Baionan eta Bordelen ikasi zuen: “Tipitan euskara entzuten genuen etxean, baina frantsesez aritzen ginen gurasoekin. Euskaraz ulertu izan dugu beti… Gero ikasle nintzela lantzen eta mintzatzen hasi nintzen eta ginen etxean” erran digu. Alain Iriart anaia du. ABko kidea eta Hiriburuko auzapeza da, besteak beste.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA