Herri bozak Lurralde Elkargoaren xedeetan
Ipar Euskal Herriak bere txikian ematen du zer errana, baita politikaz ari garenean ere, areago Herri bozak hizpide ditugunean. Eztabaidarako puntu ugari daude. Iritzi sendo eta argirik eman ezinean, hona herri hauteskundeek eman dutenaren inguruan hainbat zertzelada: 1. Abertzaletasuna transbertsalitatearen eredu bezala ekarri dut, izan ere, abertzaletasuna –Baigorriko eta Uztaritzeko auzapezgoak lortzeaz gain– presente baita Herriko Etxe guztietan. Nagusiki ezker abertzaleko joerako...
Read MoreZubernoako hegadarrak
Martxoak 8 zituen. Usaian baino aste bat berantago ospatu ditugu Inauteriak, astearte inautearen ondoko ebiakoitzean. Hendaian hori da usaia 1977z geroz. Karrikan, desfilean, usaian legez. Usaiak usaia, Akelarre elkarteak –izena eta izanari atxikia– Lantz, Altsasu edota Mundakako inauteriak ekarri ditu gurera iragan berrian. Aurtengoa berezia izan da. 2014. urtea iraganaren eta geroaren arteko mugarria da: Zubernoako hegadarrak sortu dute Akelarreko kideek. Inauteria tradiziotik heldu den...
Read MoreJean-Michel Coscarat abertzalea Baigorriko auzapez berria
Abstentzioa azpimarragarria izan da udal hauteskundeotan. Ipar Euskal Herrian eta Estatuan hamar herritarretik seik eman dute boza, zortzik ematen ohi baitute. Ipar Euskal Herriko hiri handiko auzapezak izendatu gabe anartean. Hautagaitza abertzaleen emaitza onek bigarren itzulian (martxoaren 30ean) trenkatu dezakete herri askotako udalbatza. Iparraldeko herri txikietan eta barnealdean parte-hartzea ohikoa izan da: herritarren %80k eman du botoa. Abertzaleek emaitza onak eskuratu...
Read MoreHautagaiek ez dute programan idatzi duten ezta %40 beteko…
“Abertzaleen ahots ozena aldaketa garaian” idatzi dut berriki Iparraldeko Herriko bozak direla eta. Ipar Euskal Herrian, bere txikian, herri handi nahiz herrixka asko dago, hainbat ezaugarrik bereizten du lurraldea. Herriko boz hauen hainbat ezaugarri bildu dut testu bakarrean: 1/ Pasadizo bat hasteko: iragan larunbatean hautagaitza abertzaleko Haritza Camblong kanpainan ari zen Hendaiako Carrefourreko atarian: – Haritza, emadazu hamaika arrazoi Hendaia Biltzen–i boza emateko? –...
Read MoreNola bizi hala kanta
Angelu zoko arrotza da euskaraz bizi garenontzat. Joxean Arbelaitz kultur eragile oiartzuarrarentzat baina, Euskal Herrian ez dago zoko baztergarririk. Angeluko Quintaou auditorium paregabea mukuru bete zuten Egunsentiaren kantak kontzertuaren emaileek. Gure Ipar eta Hego aldeak batzen dituzten musikariak dira, badira haratagotik jinak hala ere: Oriol Flores katalana eta Alan Griffin irlandarra, kasu. Honezkero, biak ontsa Euskal Herriratuak. Kontzertua bi musikari zailduen gainean funtsatzen...
Read MoreHainbat gako Bake prozesua ulertu aldera
2011ko urritik 2014ko martxoaren 1era bitarte, Aietetik Baionako Bakerako Forumera: hainbat gako Bake Prozesua ulertu aldera. Jean-Pierre Macias zuzenbide irakasleak aurkeztu zuen foruma, unibertsitatearen markoan. Ekitaldian ardura(z) entzun zen justizia trantsizionala kontzeptua, hitz gakoa da. Justizia trantsizionalaren elkarte kidea da. Peio Dufau (Bake Bidea/ BB) eta Iñaki Arzak (Lokarri) lagun izan zituen. Beren esapideak ere giltzarri dira: “Gizartearen parte-hartzearen garrantzia”...
Read More
Iruzkin berriak