Katebegia
Hasiera » (C)politika » Hainbat gako Bake prozesua ulertu aldera
Mar02 0

Hainbat gako Bake prozesua ulertu aldera

Atalak: (C)politika, (E)gizartea, Nazioartea

Baionako Unibertsitateko aretoan izan zen Bake Foruma

Baionako Unibertsitateko aretoan izan zen Bake Foruma

2011ko urritik 2014ko martxoaren 1era bitarte, Aietetik Baionako Bakerako Forumera: hainbat gako Bake Prozesua ulertu aldera.

Jean-Pierre Macias zuzenbide irakasleak aurkeztu zuen foruma, unibertsitatearen markoan. Ekitaldian ardura(z) entzun zen justizia trantsizionala kontzeptua, hitz gakoa da. Justizia trantsizionalaren elkarte kidea da. Peio Dufau (Bake Bidea/ BB) eta Iñaki Arzak (Lokarri) lagun izan zituen. Beren esapideak ere giltzarri dira: “Gizartearen parte-hartzearen garrantzia” eta “ardura gurea da”.

Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko (NHT) kidea mintzo: “Prozesua bide onean doa. EPPK-k eta iheslariek marko legala onartu dute. Politikoak engaiatu dira, gehienak, ez denak. EAJ eta Urkullu lehendakaria, lehen aldiz. Estatuak ez, orainokoan. NHTko ordezkariak poliziak galdekatuak izan ginen atzo. Frantziako Estatua engaiatzeko modu praktikoa izan da. Ni itaundu ninduen polizia burua adimentsua zen, eta bi estatuek prozesua zergatik ez duten onartzen ez zuela ‘ulertzen’ azaldu zidan”.

Mahai ingurua (I): NHTk egindako gomendioak hizpide. Lau puntu dira nagusi. Bateratu beharrekoak, elkar elikatze dute: 1/ ETAren desarmea eta presoen/iheslarien birgizarteratzea. 2/. Giza eskubideen sustapena (biktimen errekonozimendua ) . 3/ Estatuen impassea gainditzeko eragileek gizartean eragin beharra. 4. Etapaz etapa joan beharra; parte-hartzea aktibatzeko sormena eta imajinazioa hitz giltzarriak dira.

Silvia Casale, Ipar Irlandan aritua: “Aukera hau bakarra da eta eragile ‘guztiek’ gomendioak bete behar dituzte”.
Pierre Hazan, Jugoslavia ohiko gatazkan aritua: “Prozesua(k) konplikatua d(ir)a. Europako estatuetako ‘nazionalismoa’ indartu da”.
Aaro Suoni, Ipar Irlandako desarmean aritua: “Prozesu guztiak ezberdinak dira. Metodologia ez da zurruna, bidea egin ahala egokitu behar da”.

(Nire) ondorioak: Europako eta estatuen araudiak eta marko legala errespetatu behar dira, pazientzia eta iraunkortasuna dira gako. Presoen/iheslarien aterabidea ez da taldeka eginen, indibidualki baizik. Parot doktrinaren ezabatzea, “garaipena” eta adibidea da. Egia anitza eta subjektiboa da. Emozioek arriskuan jartzen dute prozesua. Irlandan, AEBek eta britainiarrek prozesua babestu zuten, Espainiako eta Frantziako estatuek ez.
Justizia trantsizionala kontzeptua garatzeko hiru gako, memoria lantzeko errelatua egin beharra: ETAren hilketak, estatuen errepresioa eta torturak ongi kontatuz. Memoria globala eta zehatza behar da. Sufrimendu “esparruak” ezabatu behar dira.

Mahai ingurua (II):
Anaiz Funosas (BB): “Irabazle eta galtzaile eskema gabe burutu behar da prozesua”.
Paul Rios (Lokarri): “Estatuek ez dute prozesua den edo ez erabakitzen, gizarteak baizik. Areago, areto honetan dauden eragileen ordezkarien esku dago gakoa”.

Raymond Kendall: “NHT kideak poliziak itauntzeak, ni barne, Interpoleko idazkari nagusi ohia izanda, barregarria da, maltzurra, baina lagungarria. Estatuen harrokeria agerikoa da”.

Henri D’Uhalt, prozesua bultzatzeko batzorde berriko kidea: “Gure batzordeak bi hilabete baino ez ditu. Gizartea politikariek ordezkatzen dute, hautetsiek, bozen bitartez”.

(Nire) ondorioak: prozesu bakarra dago. Baina Iparraldea eta Hegoaldea bi jendartek osatua(k). Areago, Hegoaldean Nafarroa eta EAE, politikoki ezberdinduta daude.

(Nire) ondorio globalak: 2012ko urritik (Aietetik) martxoaren 1era urrats handiak eman dira, baina ez aski, eta aldebakarrekoak. ETAk atzo berretsi zuen hartutako bidean segitzea. Prozesua ez da estatuen parte-hartzerik gabe bururatuko, ordea. Estatuen jarrera  aldatzeko gizartea “eraldatu” behar da. Kontraesanak: gizartea ez da prozesuan “nahiko” engaiatua. (Iparraldean bereziki . Eta hegoaldean ere ez; beste neurri batean izanik ere). Ez dago aurka, baina ez dago behar adina aktibatua. Pedagogia landu beharra. (Maciasek Baionako Unibertsitatearen eguneroko ikasleen interes eza adibidetzat jarri zuen).

Kontraesanak: PSko eleduna Frédérique Spagnac senataria eta Sylvianne Alaux  eta Colette Capdeville PSko diputatuak  prozesuan engaiatuak dira. Lehen biak Forumean zeuden, eta funtsean alderdi guztietako ordezkariren bat. Hautetsiak dira. Demokratikoki hautatuak. Estatuko Barne ministro Manuel Vallsek agintzen du baina. NHTen kideak poliziak galdekatzeko agindua berak eman du.

(Nire) bitxikeriak: Adibidez, Henri D’Uhalt-ek ez du oraindik Garbiñe Biurrun batzorde berriko kidea ezagutzen. Aieten osatu zenaz beste, prozesua bultzatzeko batzorde berri bat sortu da. Prozesuaren tempoa zein unean dagoen aditzera eman zuen errealki D’Uhalt-ek, nire aburuz.

(Nire) elukubrazioak: Bake prozesua eremu labainkorrean garatzen da. Desarmearen Egiaztatzaile taldeak eta Nazioarteko Harreman Taldeak ez ote duten elkar “ongi edo guztiz” ulertzen inpresioa hartu dut. Bakea bultzatzeko batzorde berria sortu izana (bi hilabete sortu dela erran zuen Henri D’Uhalt-ek) prozesua garatzeko ikuspen –tempoa– ezberdinak daudela iruditu zait. Denbora da aldagaia eta gakoa.
Prozesu hau aukera “bakarra” da. Aukerak “ezberdinak eta bakarrak” dira, eta ez dira errepikatzen. Huts egiteak iragana errepikatzea dakar etorkizunean.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA