Katebegia
Hasiera » (C)politika » Oi Europa! edota boz baten historia
Mai25 0

Oi Europa! edota boz baten historia

Atalak: (C)politika

Sauveur Bacho Arberatze-Zilhekoako (Baxenabarre) auzapeza. (Arg.: Gaizka Iroz

Sauveur Bacho Arberatze-Zilhekoako (Baxenabarre) auzapeza. (Arg.: Gaizka Iroz)

Hilabete luzea da Oficina del censo electoraletik (Donostiatik) botoa eman ahal izateko ohiko gutun edota tramitea heldu zela etxera. Lau gara etxean eta Urretxu dugu boz emateko inskripzio herria.

Izapideak bete orduko –fotokopia dela, agiri dela, lau bider lau sardina bakalau– data iraungi zen eta boto aukera birziklatzeko ontzira bota ere. Europak grina gutxi sorrarazi du gurean. Gure etxeko bozek abstentzioaren zakua bete dute nonbait.

Iragan astean, Bihar Argitaratuko dugun erreportajea osatzeko iritzi eske aritu nintzen. Gure inguruko kolaboratzeei deia bat eta beste egin, eta kanpainak interes eza piztu duela azpimarratu (ge)nuen horietako batek eta biok. Limurtze edota samurtze horretan, haietako bati erran nion: “Hara, abstentzioa ez zait batere arrotz egiten”.
– Ja edo ya edo ia… baina… Gure aukerari ezin muzin egin (hor nonbait, hark esana nik interpretatua).
Nik, nire baitarako, “bai, 30 urteetan ganoraz egin ez duguna –sistemak irentsi gaituen kontra-sistemakook gogoan– ez dugu ez aurrerantzean egingo, naski. Bego”.
Boza emateko eguna heldu da Europan, hau da, gure iparrean nahiz hegoan. Hots, hegotik etorritako hendaiarrok europar gara bitan, bi boz emateko aukera baitugu hauteskundeotan.
Goizean goiz jaiki naiz. Postaz heldu zaigun propaganda mahaian nuela gosaldu dut. “Bozak ahantziak izan dituk gero”, erran diot ene buruari. Europan, Hendaian hots, goizeko zortzietan irekitzen dituzte bozka-lekuak eta herrian bozkatzeko aukera hausnartu dut. Zerrendak hostokatzen ari nintzela, “hara Europe Ecologie. José Bové buruan buru. Gisakoa, gizon prestu eta pijoa”. Zerrendan behera joaki, 5. lekuan, “hara, Sauveur Bacho baxenabartarra, eskualduna. Zintzo deabrua, hau ere”.

Etxetik abiatu naiz. Etxekoaz gain, lozorroan begitandu zaizkit auzokoak. Enperadorearen etorbidea  –Karlomagno edota Napoleon gogoan– hartu dut eta Lizardi ikastetxean plantatu  naiz amen batean.
– Egun on!
– Bonjour Monsieur. Votre carte s’il vous plaît.
– Tori.
– Citoyen communautaire. Migüel Anjel Ansurmendy Agüir  a voté.
– Merçi monsieur.
– Bai, adio!
Enperadorearen etorbidean segitu dut, ogiaren eta egunkariaren xerka hausnarrean: “Abstentzioaren ideiari ezin izan diok itzuri eta boza sartu duk ontzian”.
Sauveur Bacho-rekin gogoratu naiz berriz ere. Bacho duela bi urte elkarrizketatu nuen. Ondoko astean deitu zidan, kontent zela eta…
– Argiaren abonamendua egin nahi nuke semearendako. Eskuara poxi bat hobetzeko, badakizu.
– Biziki ontsa.

Ideologiak ideologia, aukerak aukera, sentimenduek ere badute munta boz ematean, ezta irakurle?

P.S.: Jon Sudupe saiogilearen Oi Europa irakurtzen ari naiz. Laster egingo diot bisita, Zumaian, Argiarako elkarrizketatzea xede. Idatziko dizuet posta bat azkoitiar horrek Europaz duen aburuaz.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA