Oi lur, oi lur, ai izakaria!
Xabier Lizardiren Oi lur oi lur poema gogoan, jarri omen zion izena saioari Jon Sudupek.Oi Europa! saioaren izenburuak etsipen puntua adierazten du. Jürgen Habermasen Ai, Europa liburuaren izenarekin bat egiten du, nolabait. Ai eta Oi hitzek ondoeza adierazten dute, baina miresmena ere bai. Sudupe pentsalariak bat egiten du Habermas pentsalariarekin. Saiogileak aitortu digunez, nekatuta dago, hedabideetan eta tertulietan nazioaren eta independentziaren inguruan zabaltzen diren eztabaidekin....
Read MoreMendia eta itsasoa lotzen dituen GI 631k bi herriak batu ditu
Herri Opera edota Arte agerralditzat iragarri zuten GI 631 ikuskizuna. Opera baino kultur ondasuna izatea nahi zuten sortzaileek, eta halaxe antzeman ere. Beheko fitxan aipatu sortzaileak baino gehiago izan dira, baita egileak ere. 600 herrikidek osatu dute GI 631 ikusgarria. Hainbat ezaugarrik bereizi egin dute Urretxu-Zumarraga eta itsasoa lotzen dituen GI 631 delakoa, Urretxu-Zumarraga bereizten duen Urola ibaiaren ibian doana. Bi herriak batera aritzea GI 631 operaren emaria da....
Read MoreBakearen bidean nasai!
Ni ere banoa!, adierazi zuen Bake Bideak, baita jende nasaia eta lasaia Baionara joan ere. Hona ezaugarri zenbait: – 8.000 lagun egon ziren, antolatzaileen arabera. – Azken urteotako manifestaziorik nasaiena izan zen. – Frantziako eta Espainiako estatuek euskal preso eta iheslari politikoei ezarritako salbuespenak deuseztatzea eskatu zuten bertaratuek. – Ipar Euskal Herriko alderdi guztietako ordezkariren bat izan zen, Fronte Nazionalena salbu. – Iparraldeko hautetsien gehiengoak (200...
Read MoreXXI. mendeko euskaldunak (eta II)
Martxoak 12 zituela, Kike Amonarriz Hendaiara heldu zela erran nuen, baina hara, lehenago, urtarrilak 12 zituela heldu zen Jon Sarasua hizkuntzalaria. Ez 2014ko honetan, 2012koan baizik. Aretxabaletarra ere Mugati (Hendaiako euskaltzaleok) elkartearen eskutik etorri zen. Jon Sarasuaren bisita eta mintzaldia aspaldikoak dituzue, baina Amonarrizena endelegatzeko, neronek bederen, Sarasuarena aipatu beharra daukat. Ene diskurtsoa nehori asaldagarria egin dakiokeen uzkur edo. “Amets doituak...
Read More2014ko Urruñako Kabalkada-Zintzarrotsak irudietan
Kabalkada-Zintzarrotzak Erdi Arotik egin diren antzerki herrikoiak dira. 1947an jokatu ziren azkenekoz. Asteburuan urruñarrek berreskuratu dute eta datorren igandean berriz ere jokatuko dute. Hemen beherean, iragan larunbatean atera nituen argazki batzuk (klik eginda kalitate hobean ikus...
Read MoreZer izan gara eta zer izan nahi dugu, horra transmisioa
Badago zer egina, badago zer ikasia, badago zertaz kexa… Nola adierazi, ordea? Transmisioa landu behar dugu herritarrok, harremanetan sakondu, hor dago gakoa. Sustrai eta Odei urruñar bertsolarien hitzak dira horiek. Izan garena ezagutu behar dugu, izan nahi duguna zehazteko. Horratx, Urruñako Zintzarrotsak ikusgarriak helarazi dizkigun lemak. Gaiak ez dira eskas Euskal Herrian, Urruña lekuko: Santa Flora parkea, Conserver XXI enpresa edota Berttoli elkartea iraganean, hala Abiadura...
Read MoreKabalkada-Zintzarrotsak Urruñan
Zaldiak trostan aditu ditugu, artetan urrun. Heldu dira, emeki, plazaratu dira jada. Urruñako pilota plazan daude. 150 arizale ari dira musikarien erritmora: dantzan sartu dira, haien artean agintariak eta herritarak, jokoan aritzeko prest. Musikariak eta bertsolariak ere beren tokia hartzen ari dira. 800 lagun beha eta so dituzte, ikuskizunaz laketzeko aiduru. Kabalkada-Zintzarrotsaren irudimenezko eleak dituzu. Agerraldia ekaineko 7an (20:30) eta 15ean (17:00) ikusi ahal izanen duzu bertako...
Read More
Iruzkin berriak