Katebegia
Hasiera » Erlijioa » Oi lur, oi lur, ai izakaria!
Eka27 0

Oi lur, oi lur, ai izakaria!

Atalak: Erlijioa, Historia, Zientzia eta teknologia

Jon Suduperekiko estimuan. Arg: Dani Blanco

Jon Sudupe. Arg.: Dani Blanco

Xabier Lizardiren Oi lur oi lur poema gogoan, jarri omen zion izena saioari Jon Sudupek.Oi Europa! saioaren izenburuak etsipen puntua adierazten du. Jürgen Habermasen  Ai, Europa liburuaren izenarekin bat egiten du, nolabait. Ai eta Oi hitzek ondoeza adierazten dute, baina miresmena ere bai. Sudupe pentsalariak bat egiten du Habermas pentsalariarekin.
Saiogileak aitortu digunez, nekatuta dago, hedabideetan eta tertulietan nazioaren eta independentziaren inguruan zabaltzen diren eztabaidekin. Bere ustez, sezesioa ez da bidea, ezta Euskal Estatua lortzea ere: “Baina nirea ez da politikan sartzea, edo iritzi politikoak ematea”,  gehitu du.

Jesus Egiguren politikaria eta Jon Sudupe, biak ala biak Ilustrazioaren zaleak dira. Egigurenen Euskal Herria, por un nuevo nacionalismo, vasquismo y navarrismo publikatu berriaz galdeturik, hauxe esan digu: “Ez dut liburua irakurri. Pentsatzen dut azken artikuluen eta lanen ildoan doala. Foruzale liberal batzuk erdi nazionalistak izan dira. Oro har, ez dakit Egigurenek zer esan nahi duen, ez dut argi ikusten adierazi nahi duena. Ni ez naiz nazionalista, Espainia federala Europa federalean ikusten dut, soluziorik logikoena, arrazionalena horixe da. Europako Estatu federala, gaurko estatuek, herri-nazioek eta eskualdeek osatua, euren kultura eta berezitasun propioekin osatua. Hori da irtenbidea”.

Erlijioaren aroa joan badoanez –omen, diot nik–, Sudupek behin-behinekotzat jotzen du “erlijiotik etikara bidea egitea eta argitzea”.

Hortxe omen dago eztabaida. Charles Darwin funtsezkoa da egun berriz ere, “eboluzionismoa ulertzeko eta haren alde egiteko arrazoi sendoak daude: biologia eta askatasuna dikotomiak osagarriak dira. Darwinen determinismo biologikoa eta genetikoa, eta gizabanakoaren autonomia eta norberaren askatasuna uztargarriak eta beharrezkoak dira. Egungo debatea neurozientzia eta determinismoaren ildoan garatzen ari da”.

Eztabaidak eztabaida, kazetari hau egindako hainbat galderen erantzunik gabe etxeratu zen. Liberalismoa dela, sozialismoa dela, komunismoa dela, kontserbadorismoa dela, anarkismoa dela, zientziaren eta filosofiaren hamaika adarrak tarte direla, pentsalari “berriek” pertsonok basotik gatozela gogorarazi nahi digute berriz ere.

Hara, pentsamenduz kamuts, hitzez huts, eta ekintzez ahul naizen honek, nor izateko ez dela aski pentsamendua, ez dela aski hitza, ezta ekintza soila ere, pentsu du. Sena ere badugula, nonbait. Ez dugula arboletatik eroritako animaliak garela ahaztu behar. Batasuna bilatzen dugun basatasun izakariak garela “ahaztu dugula” gogorarazi nahi baitigute nonbait. Alabaina, jendeok harmonian ez, armonian hazitako izakariak gara, hara. Eta orain, gure buruarekin nahastuak, jatorria ahaztuak edota gure izatea disimulatu nahian hirian ezkutatuak “bixi” garela.

Oi lur oi lur!  Ai izakariak! Hau mundu arranoa! Mundu piztia! Mundu arraroa! Hirikoa alegia!

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA