Erromantikoak
Hendaika izenburu bereizgarria zuela ekin nion idazteari Oarsobidasoako Hitzan; Boga astekarian, 2012ko irailean. Hendaiako ene ibileren pasadizoak hartu nituen hizpide, helburu zehatzik gabe, bidea nuela jomuga. Eta halatsu jardun dut, batzuetan bale, bestetan kale. Kalez kale, zokoz zoko! Zokoburu lerroburu eta helmuga ukan zituen lehenbiziko idazki hark. Aurtengo apirilean mareek Ipar Euskal Herriko Hitza honetara arribarazi ninduten. Hendaia talaia nuela, Hegoaldera begira egin nuen boga...
Read MoreAnaia preso bikia gogoan: “Nire gorputz erdia gatibu banu bezala bizi naiz”
Gerra txikia eleberrian maitasunaz idatzi du Lander Garrok, baita maitasunez idatzi ere. Elkarrizketan neronek egindako liburuari buruzko iruzkinaren pasarte bat hizpide izan dugu: (…) Andoni anaia miresten du Xabik, eta anaia horren “frantsesek maitasun kontuetan asko dakite, baina gerra kontuetan batere ez” esaldia izan du estreinako ikaspena (…). (…) Baita honela idatzi ere, nik: “Euskaldunok gerra asko bizi izan dugu, baina maitasunean eskas gabiltza”. Garroren esanak horien...
Read MoreGure esku ote?
Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Horiexek aurtengo urtarrilaren 11ko manifestazio handiaren lemak; Bilbon. Martxoan, Bakerako Foruma egin zen Baionan. “Prozesua bide onean doa” esan zuen Brian Currinek. Ekainean jende nasaia bildu zen Baionan, Bake Bidearen “Ni ere banoa!” lemapean. Lehentxeago, Durango eta Iruñea lotu zituen giza katea ekimen oso adierazgarria izan zen. Aro berriak “gure esku dago” leman hartu du funtsa. Bestelako aldarrikapenak ere badira Euskal Herrian, lan,...
Read More
Iruzkin berriak