Katebegia
Hasiera » Jaiak » “Jai parekideak” aldarrikapena bizirik! (eta 3)
Ira19 0

“Jai parekideak” aldarrikapena bizirik! (eta 3)

Atalak: Jaiak

Izaskun Larruskain, Jaizkibel konpainiako kapitaina

Izaskun Larruskain, Jaizkibel konpainiako kapitaina

Emakumearen parekidetasuna jaietan –eta beste eremuetan– azken hiru hamarraldiko aldarrikapena da. Konparazionera, Bidasoako –Irun eta Hondarribiko– alardeetan azken hogei urteetako nahia eta eskaera da.
Bidasoan –eta Baztanen– gaindi ibili arren, aurten ez naiz tokiko alardeetara hurbildu. Hartara, “Jaiak bai aldarrikapenak ere bai” delako argazki eta bideo sortan ez dira horiek ageri izan.
Irungo Alarde mistoaren eskaera eta bilakaera amiñia ezagutu dut hastapenetik. Irunero aldizkarirako jarraipena egin nuen kazetari gisa, baita Argiarako ere, handik hamar urtera.
Orduan bizitakoak eta idatzitakoak zaharrak dira, baina, eta egiari zor, emakumearen aldarrikapenaren aldeko berriak ez dira zaharrak. Ez da gutxi hogei urteotan aurreratua, ez da nahikoa, bistan da, alabaina, Alarde parekidearen aldeko aldarrikapenak egindako bidea egundokoa da.
Hondarribiko Alardearen biharamunean, Berriako azalean agertu zen emakumea Izaskun Larruskain da, Jaizkibel konpainiako kapitaina (argazkian baina, “adineko” gizonezkoa ageri zen txaloka, eskuinean. Ez dut argazki originala aurkitu, eta txiki horretan ez da ageri).
Alarde parekide eta mistoaren aldekoek nik baino hobeto idatzi(ko) dute gaiari buruz.
Alta bada, alardeen inguruan egin ditudan hausnarketek utzitako lerro batzuk paratu nahi nituzke:

– Alarde parekide eta mistoaren kontrako jarrera nagusia da Bidasoako alardeetan, baina jarrera ez da Irungo eta Hondarribiko berezkoa edo tokikoa. Nire aburuz, Euskal Herri osoko herrietan alarde mota hori izango balitz, alarde tradizionalaren aldeko jarrerak berak lirateke.
– Tolosa, Ugao, Bera, Gasteiz, Ituren-Zubieta edo Zuberoko maskaradetan bestelako jarrerak badira parekidetasunari dagokionez, ados (dena den, horietan badute hainbat sesio eta zer eztabaidatua oraino, Joanes Etxebarriaren artikulua lekuko), baina, agerraldi horiek ez dira Bidasoako alardeen tamainakoak inondik inora ere.
– Irungo eta Hondarribiko alarde tradizionalaren agerraldia gure historiaren izaera eta emaitza da, gizarte bateko hierarkiaren isla.
– “Jendartea botere politikoen aurretik doala” delakoa ez da egia, ez beti behintzat. Hala balitz, pertsonen eskubideetan oinarrituta, alardeok parekideak izango litzateke lege dekretuz.
– Ez da egia ere, demokrazia sistemak herritar guztion eskubideak bermatzen dituela berez.

Zaldieroaren De Rerum Natura

Zaldieroaren De Rerum Natura

– Eta inork pentsatzen badu Euskal Herria ez dela herri askea –eta bertako jendartea demokratikoa dela berez–, ondoko herriak, nazioak edota estatuak ez direlako demokratak, oker dabil eta herri honek jai du eta etorkizun beltza!

 

 

 

Zorionez, badira ere histerikoak ez diren neskak, baita gizonezkoak ere.

Zorionez, badira ere histerikoak ez diren neskak, baita gizonezkoak ere.

Azkenik: inork uste badu “jarduera politikoa eta demokrazia” direlakoak jendartea askeagoa eginen duela berez eta artez, politika jai eta party izanen da, horixe! Nola ulertu bestela, 20 urte iragan ondoren, oraindik ere, herri honek neska histeriko elemenia horren Alardea bizi (behar) izatea?

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA