Katebegia
Hasiera » (H)endaika » N-1 eta RN-10 bitarte (Bidez bide)
Ira22 0

N-1 eta RN-10 bitarte (Bidez bide)

Atalak: (H)endaika

Guk taldearen Bidez bide diskoaren azala

Guk taldearen Bidez bide diskoaren azala

Bidez bide segitzen dut, ez beti oinez, autoz ere banabil eta. Musika izaten dut bidelagun. Guk taldearen Bidez bide kanta entzuten noa: “Bidez bide aspaldian bagoaz lau anaiak, ezin ukan gure artean irria dela nasaia”.

Irri nasaia marraztu zait bisaian, seme-alabei errana oroitzean: “Euskal nazionalitatearen bila –borroka bidean– ihes egin nuen herritik eta zuek biok bi dituzue: espainola eta frantsesa. Horra marka!”.

Hendaian bizi naizenez gero, sarri egiten dut N-1etik RN-10era, edo alderantziz, hots, Espainiako nacional batetik Frantziako beste national batera. Irratia ere piztu ohi dut. Assemblée national edota Audiencia Nacional delakoak entzuten ditut, baita kirol sailetako “nazional mailako ekipoen” emaitzak ere. Azken hauen esatariak ez dira euskal nazioaz ari, prefosta, beren nazioaz mintzo dira. Edo “gureak omen diren irratiak” besteen nazioez ari dira.
Alta, omen, haiek, nazioa eta estatua osatu dutenak –espainolak eta frantsesak– ez dira nazionalistak. Errepublikarrak edota demokratak dira. Ni, berriz, Lapurditik Gipuzkoara  noala –edo alderantziz–, euren esanetan “probintzia edo erregio mailan” mugitzen naiz.

Katalunia eta Eskozia izenak bolo-bolo entzun ditut irail horail honetan, baita Euskal Herria ere. Estatu gabeko herriok geure nazio askea osatu beharrean ari gara: “Independentzia, naziotasuna, lurraldetasuna, nortasuna…” delakoek liluratu naute, liluratu beste gatibatu ere: “Bidez bide hoa, auto-gidari. Kasu!”.
Gogoetatsu segitzen dut:

Independentziaz: aipu zahar bat eta berri bi gogoratu ditut. EAJko buruzagi Xabier Arzalluzena: “Independentziak azak jatera eramango gaitu”. Eskoziako ministro ohi Jim Matherrena: “Independentziarekin, etorkizun hobea, justuagoa eta oparoagoa eskuratuko dugu”. Asier Blas politologoarena: “Kostua da klabea”.
Eta pentsu dut: “Independentziaz ari garenean klabe ekonomikoetan ari bagara, alferrikakoa da independentziaz aritzea”. Edo independentzia hori ez da ni ari naizen independentzia. Kostu eta interesen araberako estatu gabeko independentistek ez dute beren nazioa inoiz independentea egingo”.

Naziotasunaz: historiak, kulturak, usadioak, lurraldetasunak, ekonomiak edota hizkuntzak egiten dute herri bat nazio. Euskal naziotasuna izanen da, espainiar edo frantses nazionaren –edo beste nazio subiranoen– heinean osatuko bada, eta eurengandik aske. Baina euskaldunon nazio subiranoa, pobrea edo aberatsa izatearen –gure erosketaren saskiaren– arabera gauzatuko bada, jai dugu.

Lurraldetasunaz: ezaugarri bakar batek soilik eta berez ez du egiten naziotasuna, denek laguntzen dute nazioa osatzen, baina ezaugarri batzuek gehiago bestetzuek baino. Hau da, historiarik eta lurralderik gabe badago euskal kultura edo nortasuna osatzea. Nazioa sortu daiteke pobrea edo aberatsa izanda, eta osatuko bada euskaraz izanen da.
Printzipioz ari naiz. Besterik da politikaz idaztea. Politika ekonomia da funtsean. Baina, kasu, politika oroz gain ekonomia bada ere, politika “denbora” kontua bilakatu da. Denbora kontrolatzen duenak mundua kontrolatzen du.

Rogelio Botanz legazpiar kantariaren Tiempo diskoaren azala

Rogelio Botanz legazpiar kantariaren Tiempo diskoaren azala

Rogelio Botanz-ek Tiempo diskoan dioenez, “Todo es cuestión de tiempo”, baita “todos vamos en el mismo azul” erran ere. Itsasoa, hots, mundua, merkatu handia bihurtu dugu eta denok barku berean goaz. Itsasoa izarigabea da eta denbora kontrolagaitza.
Baiki, “politikaz” baino “printzipioz” ari naiz, baita “poetikoki” ere.

Endaika segitzen dut. Nortasunaz hurrengo batean ariko naiz, araiz! Hemen (H)endaikan.

 

                                                                           (2014-10-03)

Oharra: Artikulu hau urriko dataz ARGItAra eman “behar” nuen, denborak –beste behin ere– gainditu nau.

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA