Katebegia
Hasiera » (A)iruzkin literarioak » Lehen Gerra Handia 15 ataltxotan!
Ira24 0

Lehen Gerra Handia 15 ataltxotan!

Atalak: (A)iruzkin literarioak

14 nobela Meettok-en eta Gerardo Markuletareneskutik

14 nobela Meettok-en eta Gerardo Markuletaren eskutik

14

Egilea: Jean Echenoz

Argitaletxea: Meettok

 

Ramon Etxebestek kudeatzen duen Metttok argitaletxeren eskutik heldu zaigu 14 izenekoa. “Izenekoa” delako hori idaztea alferrikakoa deritzot normalean, baina oraingoan, titulu berezia dela eta, halaxe egin dut.

Jean Echenoz idazle frantziarra ezaguna dugu, Gerardo Markuleta itzultzailearen eskutik euskaraz ezagutua. Aldion ere, egoki ekarria.

14 nobelatxoaren esaldi xumeak (jatorrizko bertsioa ezagutzeke), horren xumetasunez tolestu izanak gatibatu nau. Traduttore, traditore esana gogoan, literaturaren tolesak aise direla traditzen esana ere ezaguna zait.

Nobelatxo gisa ekarri dut 14, eta gisa honetara ekarri nituen ere nobelagilearen Ravel (Maurice Ravel), Courir / Lasterka (Emile Zatopek) eta Tximistak / Des Éclairs (Nikola Tesla) nobelatxoak: “Hiru pertsona, hiru historia, hiru mundu arras desberdinak. Mundu bereko hiru lagun horregatik, gure historia garaikidearen argizariak”.

“Protagonista ezagunik ez, oraingoan” esan nion ene buruari 14 hartzean, aldez aurretiko pistarik ezagutu barik hartu ere. Atalak zenbakiz izendatu izanak zenbatzera pusatu ninduen berauek: “14k 15 atal ditu, hara!”.  Azalera atzera egin nuen: etxe baten aurriak. Azal margulak eta tituluak 1914 urtera eraman ninduten: “Mendea duk I. Mundu Gerrak eztanda egin zuela, to!”. Lehen Gerra Handia izan zen, 14 Txikia da atzera.

Horrela hasten da istorioa: “Eguraldia aukera-aukerakoa zenez, eta larunbata izaki, lanak hain zuzen ere atseden hartzeko egokiera eskaintzen zion eguna, Anthime bizikleta ibilaldi bat egitera irten zen bazkal ostean”.

Anthime herriko kanpandorrearen alarma-deiak entzun ditu muino batetik. Victor Hugoren Quatrevingt-treize liburuaren Aures habet, et non audiet  (Belarriak, baina gorrak) darama bizikletan.

Gerraren susmoa modu soilean narratua da 1. atalean: Anthime da 14ko protagonista. Ibilaldian irten zen, alta, ibilaldia lau urterako (1914-1918)  izan ez ezik, bizitza osoan oroituko du. Ohiko galderak eginen ditu engoitik: “Non nengoen gerrak eztanda egin zuenean?”. “Nor nintzen ni?”. “Nor naiz orain?”.

14 nobelatxoa izendatu dut, nobelatzar adjektiboaren aldean goragarri delakoan. Jainkoak libra nazala Echenozen literatura apaltzetik, bere emaria adjektiboz urri eta iradokizunez oparoa baita. Eta jainkoak salba ditzala, bidenabar, gerra-kide diren Anthime-ren lagunak: Charles, Padioleau, Bossis edota Arcenel. Horiexek dituzu nobela txiki-handi honen  beste protagonistak. Ez dira bakarrak. Borne familiako alaba Blanche ere partida da, gerrara joan gabe ere. Izan ere, batzuek gerra garaia gehiago nozitzen dute eta bestetzuek gehiago probesten; areago, batzuk gerrara joan gabe probestu ere.

Protagonistek aliatu inperialistei aitzi egiteko Loire-Atlantiqueko Vendée departamendutik Alsaziaraino egiten dute bide. Historia ulertzeko istorioak  berebizikoak dira. Halaxe 14. Blanche Bornek Marc Elder-ren Le Peuple de la mer liburua orriztatzen du. Marcel Tendron benetako izeneko idazlearen eta familia-lagunarena. Goncourt saria irabazi zuena Marcel Prousten aurka. Gerra garaia bizi gabe ere, bake garaia aurkakotasunean bizi ohi dugun seinale. Edota, 14n leitu dezakezunez: “Le miroir egunkariak edozein preziotan ordainduko ditu gerrari buruzko argazkiak, interes nabarmenekoak izanez gero”.

Aberkideak, koadrilako lagunak edota adiskideak dira gerrara doazenak, alabaina, maitasuna adina gorroto ernatzen da gerra garaian –ezaguna zait hori ere–, baita lagunen artean ere. Hona ere ikaspena: “Maitatzea ez da zuk besteak nahi uste duzuna ematea, besteak nahi duena zuk ematea baizik”.

14 nobelatxoaren irakaspena, berriz, Gerra Handia 15 ataltxoetan ematea da, neurritsu eta egoki!

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA