Letra, letre, letter… esku (t) itza…
Letra, letre, letter… esku (t) itz bat.. heldu zitzaidan atzo, korreoz postaz… Exp: Ziburuko Gurutze Zaindu zioen… adrezak! eta orri osto hoja feuille leaf batean… Hitza hitz Irakurketa on. Eric Estrazazko… ez trazazko sobreak kartazalak enbolopeak li bu ru lo di ko te bat ze ka rren… livre book libre libro… After Banksy Eric Dicharry (Maiatz) Oraintxe fini dut ira kur keta! Oren batez… ordu 1 teka… Media teka! Mundu toka, mundu noka! Ohar: (1)...
Read More50 edota joan-jin neketsuaren gaineko esperimentua
50 Egilea: Patxi Zubizarreta Argitaletxea: Txalaparta Bitxia da 50 nobela delakoa, izenburuak nola. Idazleak, omen, beti idazten du liburu bera, edo liburu bera zertu nahian dihardu behin eta birritan. Nik idazle honen Jeans-ak hozkailuan eta Barrikadak nobelak daramatzat gogoan, arras gatibatu ninduten. Idazlea Joan nobelarekin heldu zen gero, askoz beranduago, alta, bidaia hartarako trena huts egin nuen. Demagun idazleak liburu bera idazten duela beti, alta, irakurleak ez ditu beti ez idazle...
Read MoreBaztango bazterrak prosa ederrek ageri
“Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkitanean…” Joxan Artzeren eleak dira Mikel Laboaren ahotsean, lanbroak ezkutatzen dituzten bazterrak Baztangoak, naski! Ez nago ziur, baina egunsentiarekin izango zen, Baztango bazterrak, eta Errateko nituenak (Cuzcoko kronika) eta Larremotzetik nire logelan hasi ziren sartzen… Autobiografiak gero eta gehiago dira euskal literaturan, ez...
Read MoreEz gara gure baitakoak
Larremotzetik Egilea: Hasier Larretxea Argitaletxea: Erein Larretxetarrak larreko etxetiarrak izan dira, ez gutxi euskaldunon artean. Gizaldiz gizaldi basoan zailduak, landetan egokituak, lurrari atxikiak. Larremotzetik liburuaren egileak Larretxea abizena du, Hasier izena. Alabaina, XX. eta XXI. mendeen bitarte honetan, larrean sortuak, haziak eta heziak, Hasier bezalakoak gutxi –izan– direlakoan nago. Are gutxiago, izan ere, poetak. Are oraino gutxiago, gehiengo heterosexualaren...
Read MoreLibertarioei nire HITZA
Iraila iritsi zen, eta agorril ondorengo lehenengo Ipar Euskal Herriko Hitza (2014ko irailaren 5a) eskuratu nuen. Gogoeta libertarioak eta euskaraz zioen azalean, asteko gai nagusia iragarriz, Euskal Herriko Topaketa Libertarioak erreportajearen kariz. Libertateaz libertitzeko egunak tituluko artikulua irakurri nuen, eta hara, larrazkeneko haize (h)egoa joan ondoren, honako hitzak heldu zaizkit gogora. Bejondeizuela ETA fenomeno soziopolitikoa sustatu zutenen ondorengoei, agian, –desio biziz...
Read More
Iruzkin berriak