Obreros Chapuceros (en Hendaya)
Hendaika honek (nire) herriko berri xume bat du hizpide. Xume izanagatik deigarria hala ere, deigarria eta niretzat mingarria. Hendaiako etorbideak eta kaleak etengabe berritzen ari dira azkeneko hamarraldian. Ez da kontu berririk ere, herri guztietan halakoxeak daude eta. Hendaia, askok uste duenaren aurka, txikia da lurzoruari dagokionez. Azken bi hamarkadatan etxeak eraiki ziren, asko eta azkar, honezkero ez dago ia oruberik, ez iraganeko txaletaren modukorik eraikitzeko behintzat. Hendaian...
Read MoreBizitza ez lekua baita
Urari ostutako poemak Egilea: Pako Aristi Argitaletxea: Susa Urari ostutako poemak eskaini dizkigu Pako Aristik. Alta, zuhaitzei hostokatutako poemak ere badaude itsasoari begira ondutako liburu honetan. Lehen poemak (Itsasoari begira) poetaren aieru, susmo eta bihozkaden zantzuetan jartzen gaitu. Maitasunez irritsu dator, iragarle: “Mundua eta bizitza elkartzen baitira begirada itsasoarekin batzen den angeluan, sahatsaren eta kresalaren arteko muxuaren aroan”. Bidaiaren trenpua-n sartzen...
Read MorePolitikaren mundua ere matxista da, esperientziaz dakit
Diktadura frankistatik demokrazia Juancarlista-ra aldaketa eman zen hamarraldian jaio zen; trantsizioa delakoan. Herriko zinegotzi legez hasi zen politikan, ezker abertzalearen ibilbide malkartsuan: halabeharrez baino, hala beharrez! Hiru hamarkada luzeren ostean, euskal politikak jite edo taxu berria hartu du. Belaunaldi berri bat hasia da hartzen politikaren goi ardura. Horietako bat dugu Rebeka Ubera Aranzeta elgetarra. Aralarren V. Biltzarraren ostean elkarrizketatu dugu. Berba hauek...
Read MoreEstrateetako intermitentzietan xarmatua
Beltzuria Egilea: Ixiar Rozas Argitaletxea: Pamiela Beltzuria eskuetan hartze soilarekin plazera senti dut. Ez dut behin ere liburu elektronikoa edo digitala eskuetan ukan: E-book, eBook, ekoliburua edo e-liburua ere deituak (Atx! Ze malura! Liburua izendatzeko horrenbeste hitz “behar” ere!). Ez dut halakorik eskuetan izan, beraz, ezin biak alderatu. Paperezko liburu honek berez xarmatu nau. Idaztea, topikoak topiko, zuriaren gainean beltzez ipintzea bada, horixe Beltzuria. Pamiela...
Read More
Iruzkin berriak