Moroa Hendaian
Behe-lainopean ari nauzue, bogan: Hendaika traineruan, boga-boga. Hondarribiko Txomin Artola bardoaren “Goizeko euria artean aterkiñarik gabe…”, notak eta letrak dantzut euria artean, euri tantoak nola: tok, tok, tok… Promenan hemen, paseoan han. Higerreko faroak ñir-ñir egin dit erreka-laino artean. Bruilarta hemen, bruma han. Bidez bide noa, Alhambra etxea bisitatu dut ( ikusi 1. irudia). Begira natzaio eta: “Moro al naiz behe-laino artean?”, pentsu dut. Moroak gara behelaino...
Read More“Munduko estatu ahaltsuen agintarien politikak dira askatasuna eta eskubideen politikak urratzen dituztenak”
EH Bai mugimenduaren eledun Anita Lopepe elkarrizketatu dugu gurean; Luze-zabal. Datorren asteko Argian irakurgai izanen duzu. Hona paperetik at geratu diren hainbat txatal. 1/ Parisko Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren aurkako atentatua eta ondorengo gertakariak hartu genituen hizpide solasaldiaren abiaburuan: – Gertatua hain da handia izan, emozio izugarria sorrarazi du. Haatik, zurrunbilo mediatiko horren ondoren galderak datoz, sakonak. Ezin galdera guztiei erantzun, baina, hasteko,...
Read MoreIzanak izena dauka! Hegats irakurtzeko proposamen (bat)
Hegatsek 25 urte bete ditu. Urteak hegaz iragan dira. Zorionak! Hegats (Literatura aldizkaria) Gaia: Genero ñabardurak lerro artean Argitaletxea: Euskal Idazleen Elkartea Hegats EIEren Literatura aldizkaria da. 52. zenbakia duzu azkena. Honen aurrekoak Euskal literaturaren ikusezintasuna izan zuen izenburu. Azkenak, berriz, Genero ñabardurak lerro artean. Hegats horrela aurkeztea literaturaren ezintasunaren (ikusezintasunaren) islada ote? Hegats literatura aldizkaria da, baina ez da...
Read MoreGatazkaren errelatorako Zutabea: Encaje de bolillos edo gako-orratz lan fina
ETA de principio a fin (Crónica documentada de un relato) Egilea: José Félix Azurmendi Argitaletxea: Ttarttalo ETA de principio a fin saioa, dokumentazio lan gaitza eta errelato egokia begitandu zait, areago, bikaina ere. Egilea Durangon jaio zen, familia gernikar baten baitan, eta, Algortan bizi da. Unai Elorriaga algortarraren Iazko hezurrak nobelarekin batera –tartekatuz– irakurri dut. Bizitzaren –edota honen gatazkaren– errelatoen paradoxak. Liburu biek biolentziaren fenomenoa...
Read MoreIazko hezurrak: pertsonon erroreak eta horroreak (Espiralean eraikitako arkitektura erraldoia)
Iazko hezurrak Unai Elorriagaren bosgarren nobela da Iazko hezurrak Egilea: Unai Elorriaga Argitaletxea: Susa Irene Arrias da nobelako protagonista, algortarra, nobelagilea ere hala izaki. Algorta Getxoko auzoa da. Ez da udalerria, baina Euskal Herriko herri gehienak baino populatuagoa da. Algortak 40.000 biztanle ditu. Bilbo aldeko –Bilbo Handia deritzote erdaldunek– auzo-herria da. ETA fenomeno sozio-politiko armatuak utzitako arrastoen lagin balekoa da Getxo-Algorta. Irene Arrias...
Read MoreNow!: Happy new year
One: iraganean, autobideetako zubietan: Freedom freedom for the basque prisioners edo antzekoak irakurri izan ditut/ditugu. Two: Iparragirre kalean (Urretxu) gindoazen, asteburuon, eta Peio Free eslogana irakurri (ge)nuen paskin batean. – ¿Qué es Free?, galdetu zuen gure artean zihoan adineko pertsona batek. Three: Euskal Selekzioak eta Kataluniakoak lagunarteko partida jokatu zuten abenduan. Euskal selekzioko jokalarien pankartaren lemak honela zioen: One country, one team. (Ohar one:...
Read More
Iruzkin berriak