Pobreak baina aberats
Donostiako Nerecán papelería. Argazkiaren egilea Paco Marí. Zuri-beltzezko argazkiak Arantxa Urretabizkaia Pamiela Zuri-beltzeko argazkiak izena du liburuak, alta, argazki –irudizkoak– bi baino ez dituzu berean: azalekoa eta aurkibidekoa. Idazlea jaio zeneko etxea duzu bigarrena. Hau hiru bider errepikatua. Donostiako Txomin-enekoa. Zer da bizitza errepikapen etengabea ez bada? Oroimena hots errepikatua baita, eta gure memoria diapositibaz osatutako film jarraitua. Idazleaz gain...
Read MoreGazteentzat euskara gehiago da atzerriko hizkuntza, beren pentsamenduko hizkuntza baino
Joxe Manuel Odriozola elkarrizketatu dugu Argian, Bortzaren kontakizunetik, kontakizunaren bortxara saioaren karietara. Alabaina, hasteko, saiogilearen hitz hauek izan genituen hizpide abiaburuan: “Nire bidea ez da erdal herritik euskal herrira doan bidea, abertzale gehienen kasuan bezala”. – Horrelako kasuak gutxi al dira edo zarete? Ezaugarri horrek adierazten du euskaldunon egungo egoera, akaso? UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) herri euskaldunetatik etorritakoa naiz....
Read MoreIndependentzia egunero erosten da. ARGIAn salgai
Independentzia egunero erosten da. ARGIAn salgai. Azken TxoraKIKEkeriak Kike Amonarriz Argia Durangoko Azokan ginen, iazko abenduan, ARGIAko standean. Kike Amonarriz Azken TxoraKIKEkeriak liburua genuen ekoizpen izarra. Bisitari baten bisaian –intelektual itxurakoa– barrea sumatu nuen. – Zer nahi duzu, denak ez dira Kierkegaard-en jitekoak izan behar. Irri egin zuen, txiste txarra nirea nonbait. Halako batean, euskaltzain bat pasa zen standetik, izena salatu gabe, bizkaitarra da,...
Read MoreEsker eta ezker oneko poeta
Islandiera ikasten, Esku ezkerraz-en ondorengoa da. Nolabait, edo! Islandiera ikasten Antonio Casado da Rocha Utriusque Vasconiae Islandiera ikasten liburuko poetak Antton edo Andoni izena izan lezake, baina Antonio da. Nolanahi den ere, Casado da, ezkondua da –hainbat poema bere familiaren arrastoak direlako, diot–, da Rocha da, beste hainbat poema uhartetako arroken edota mendiko harkaitzen artean zabaldutako xendrak baitira. Poeta honen mintzoa meharra izan liteke –litekeela...
Read MoreDenbora borragoma itzela ei da
Iraganeko bizipenen aitortzak jasotzen dituen jardunaldiak egiten ari dira Bidasoa aldean. Bakea eta bizikidetza leloak laxoagoak dabiltza garaion, antza. Hots, ETAk bortxa behin betiko utzi zuenetik. Hiru urte jada! Bizikidetza sendoa izanen bada, besteak beste, “jendarteak ikaskizun dezente gainditu beharko du”, adierazi dute bortxa jasan dutenek. Bortxa bizi duenaren oroitza eta aitortza ez dira samurrak. Bortxa pertsonon espresioa izateaz gain, sistema baten izate estrukturala eta...
Read MoreIrakurtzera bortxatua(k)
Bortxaren kontakizunetik, kontakizunaren bortxara Joxe Manuel Odriozola Txalaparta Bortxaren kontakizunetik, kontakizunaren bortxara, horra hor, Altzoko saiogile euskaltzale –erraldoiaren– azken emaria. Irakurketa pausatua eskatzen duen liburu gotorra. Hona hemen, amaitu osteko nire lehen burutapena (buruan hainbat pena tarteko): irakurtzera bortxatuak zaude(te), hots, garena ulertzera iristeko baitezpadako entsegua duzu. Garena nor? Jendeok. Deitu itzazu gizonak emakumeak edo pertsonak....
Read MoreSanta Ageda bezperan, hots Hendaian, hotz karrikan, zotz mihian
Tradizioa traditu gabe edo errotik tradituz, hamaika hendaiar jalgiko gira karrikara iluntzean. Batzuk tokikoak, bestetzuk adoptatuak, Sinestunak batzuk, akastunak bestetzuk. Hamaika ez ezik, hamalau ere bai. Dakienak bat-batean kantari, eta aski iaioa ez denak hamalau kopla galtzarbean! Honatx: 1- Arratsalde on jaun andereok otsailaren lauean ohitura zaharra gorde nahi dugu bere sasoi onenean 2- Hainbat mendeko usadioak oraindik irauten du ta kopla kantari etxerik etxe makila...
Read MorePodemos eta gure ama
Behinola izan dut hizpide gure ama. Beharbada, behin baino gehiagotan. Ez dakit haizu edo zilegi ote den besteen ahotik mintzatzea edo idaztea. “Barkatu, ama!” 88 urte beteko ditu amak aurten. Bere soslai “politikoa” azkar marraztu aldera, lerro sorta bat: – 36ko gerran, tropa frankistak –erreketeak buruan buru– Nafarroako Erriberatik etorrita, Sakanan egindako sarraskiak entzun dizkiot bizitzan. Bide bazterrean geratu zirenen gorpuak eta pasadizoak ditut beti gogoan. Berak...
Read More
Iruzkin berriak