Katebegia
Hasiera » (C)politika » Denbora borragoma itzela ei da
Ots11 0

Denbora borragoma itzela ei da

Atalak: (C)politika

Salvador Dalí-ren Relojes Blandos o La Perseverancia de la Memoria

Salvador Dalí-ren Relojes Blandos o La Perseverancia de la Memoria (1931)

Iraganeko bizipenen aitortzak jasotzen dituen jardunaldiak egiten ari dira Bidasoa aldean. Bakea eta bizikidetza leloak laxoagoak dabiltza garaion, antza. Hots, ETAk bortxa behin betiko utzi zuenetik. Hiru urte jada!

Bizikidetza sendoa izanen bada, besteak beste, “jendarteak ikaskizun dezente gainditu beharko du”, adierazi dute bortxa jasan dutenek. Bortxa bizi duenaren oroitza eta aitortza ez dira samurrak. Bortxa pertsonon espresioa izateaz gain, sistema baten izate estrukturala eta oinarria ere baita. Halaber, nork bere bortxaren erantzukizuna bere gain hartu barik –nekez egitekoa–, nekeza ere bada bortxa jasan dutenen minak ezabatzea. Denbora beharko da. Denbora minen aringarria izaki, alafede!

Jendarteak ikaskizun dezente gainditu beharko duela adierazi dute bortxa jasan dutenek, eta klase politikoak buruan buru azpimarratuko nuke neronek. “Gerra ez da politikaren jarraipena baizik, nahiz beste bitarteko batzuez baliatzen den”, esan zuen Karl von Clausewitz jeneralak. Alda dezagun “gerra” eta “politika” hitzen tokia esaldian: “Politika ez da gerraren jarraipena baizik”.

Horra bada, politikaren garaia da gurea, sensu stricto hartua. Gerra edo gatazka batean bortxa jasan dutenen sufrimendua aitortzea sufrimendua biziberritzea da. Haatik, jasandako mina arintzeko modua hitz egitea omen da, alde eta mota guztietako bortxa nozitu dutenek elkarrekin hitz egitea. Gatazka sorrarazitako arrazoiak ezagutzea, baita norberaren historia besteek ezagutzea ere. Elkar ezagutzea eta elkar onartzea, alegia.

Alabaina, bake hitzaren ondoren hitz potolo hauek datoz: egia, justizia eta erreparazioa. Horiek ezartzea. Norentzat? Bereziki bortxa jasan duten biktimentzat. Baina, hara non, biktimen “ordaina” gauzatzea, gauerdiko txakurren eta borreroen eztulari eite eta kolore ematea baino zailagoa da, alajaina.

Bortxa bakoitzaren gibelean, bortxa politiko bakoitzaren oinarrian, bortxa egilearen ideologia dago eta. Barkamena eskatzea ez da zaila, funtsean jendarte kristaua baita gurea. Erlijioak gidatu izan gaitu orain arte, baina jainkoa aspaldi hil zen edo genuen. Garaion, “demokrazia lurtarra” dugu jainko gorena.

Biktimek edo dena delakoek –ez da gutxiespenik nire hitzetan– , gehienek bederen, artean esateko, isilpean bizi direnek, agintariei eta alderdi politikoei mesfidantza izugarria diete. Hala diote, eta hala uste dut nik. Badira biktimak eta biktimak, noski. Bortxa estrukturalaren biktimak eta matxinoen bortxaren biktimak. Biktimek baina –eta biktima lagundu nahi dugunok– haien/gure ordezkari politikoak bozkatzen dituzte/ditugu, gure egitekoa delegatzen dugu. Jendarte menpekoa da gurea, lar menpekoa demokrazia izanen bada.

Karl von Clausewitz jenerala jeneralizatu gabe, tokiko bardo batek honelaxe kantatu ohi du: “Bakea aho-xurien leloa da, demagogoen ahotsa”. Bakea izanen ote da askatasun ehuleen –ahulen askatasuna– bizikidetzarik gabe? Hauek denborak!

Denbora borragoma itzela ei da, baita beharrezkoa ere. Alabaina, maleruski, egungo politika moldea gure buruaren ezabagailu ikaragarria ere bada.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA