Katebegia
Hasiera » (A)iruzkin literarioak » Nonbait bada zerbait johan ez dena!
Api08 0

Nonbait bada zerbait johan ez dena!

Atalak: (A)iruzkin literarioak

Liburuaren azala Uxue Arbelbidek egina da.
Xipri Arbelbideren liburuaren azala Uxue Arbelbidek egina da.

Euskal Elizaren Historia
Xipri Arbelbide
Elkar

Elizarekin topo egin dugu. Topiko literarioa bada, horixe bera duzu. Cervantes gogoan, Kixote Santxori zuzentzen zaion pasarteaz ari naiz. Xipri Arbelbiderekin topo egin dut, eta topo egin ez ezik tropoan erori ere. Hots, erretorikan ariko naiz, baita idazleak aldarrikatzen duen Elizaren norabide aldakuntzan Xipriren bidaide izanen ere.

Gogaide izan gabe, bidaide izan daiteke. Gogaide eta bidaide hitzak ez dira ezinbestean kidekoak, “ulertzea” eta “onartzea” kidekoak ez diren ber. Alta, onartzeko zein ez-onartzeko baitezpadakoa duzu hurkoa edota mundua ulertzea. Hau da, nola onartu garena kristautasuna ulertu gabe?

Euskal Elizaren Historia liburuari (Elkar) soako bat emanez gero –amen batean irakurriko duzu– lehenbiziko euskal giristinoak noizkoak eta nolakoak izan ziren kausitu ditzakezu, baita euskaldunok garenaren miraila ediren ere.

Honatx idazlearen bidaide honen begiradaren isla:

Elizaren gorabeherak eta bere nondik norakoak bihurriak dira oso, emakumea erdiminetan nola. Erdimenetan atalarekin hasten da liburua, historiako barrenetan sakonduz. Interesgarria hagitz. Hona bide amaierara arribatu aitzineko gogoeta: bada garaia –XXI. mende honen hastapenean– jainkoaren seme Kristori –egungo apaizei– emakumea bikote gisa onartzekoa. Oharra: liburuaren egilea ez duzu horren aurkakoa, haatik.

Eliza instituzio gisa eraiki da, Vatikanoa buruan buru, diozesien eta parrokien inguruan antolatua. Hastapenean botereek errefusatu zuten instituzioa, botere politikoek bere egin zuten gero. Mendez mende, mundua zabalduz batera, gerla guztien inguruan edo epizentroan egon da Eliza, baita agintearekin batera izan ere. Botereak jakituriaz jantzi behar behar du eta Elizak bere neurriko soinekoa eman dio. Ez txiroen soinekoa alabaina, aberatsen neurriko soinekoa baizik.

Heldutasuna ezagutu du Elizak eta euskal elizak Nafarroan erdietsi. Nafarroa, erran nahi baita Euskal Herria. Gorabehera askoren artean betiere, prefosta. Komenigarri zaigu Nafarroako Erregina Joana III. Labritekoa nor izan zen jakitea horregatik, baita katolikoez beste protestanteak giristinoak badirela. Baita, Joanaren senarra Henrike III. Erregearen “Paris vaut bien une mise” erranaren esanahia ezagutu ere. Liburua horren lekuko eta ekarle duzu.

Monasterioetan bakea, erlijio gerlak karrikan. “Eman ta zabal zazu” abestu zuen Urretxuko Iparragirre bardoak. Elizak eman eta munduratu dituen euskal apaiz, apezpiku eta kardinala adinako fruitu eman izan balitu Gernikako arbolak –ez da epatatzeko esaldia, liburua lekuko–, naski Euskal Eliza bere buruaren jabe litzateke. Eta araiz, Euskal Herria ere. Nahiz eta berriz ere, gizonen Eliza litzateke jaun eta jabe.

Euskal Herria hizpide, eliza ez da bera izan Iparraldean eta Hegoaldean bistan denez. Eta horrengatik eta besterengatik –estatuak estatu, frankista bata berriki arte, eta errepublikar-laikoa bestea– enbor bereko euskaldunok hainbat adarretatik garatu dugu gure izana. Alabaina, euskaldunok euskara mintzo garenean gara zinez euskal izaeraren irudi emankorrena.

Liburua historiaz ari da eta ezin uka Elizarena halaxe denik. Elizak doktoreak ditu, eta naski, eliza pobrearen aldeko Xipri Arbelbide duzu jakitun horietako bat. Arbelbiderekin gogaide izan gabe (oraingoan ez liburuari dagokionez, preseski) ezin uka bere aburu hau: “Gizartearen estimurik ez zeukalarik, Elizak dio eman euskarri ‘behar zuen thornuia’”.

Bakoitzari berea, Jainkoaren legea ikasi genuen tipitan kristautasunaren ildoan. Gaur egun ildotik aldenduta ere –Bakoitzari berea, Naturaren legea duzu ene maxima orain–, eta horretako arrazoiak ukanik ere, ezin uka dezaket ere jendeok espirituz urri eta eskas gabiltzanik. Xipriren eleak parafraseatuz: “Nonbait bada zerbait johan ez dena!”.

Xipri Arbelbide idazlea liburuaz mintzo, bideoan.

https://blogak.argia.eus/mikel-asurmendi/wp-content/uploads/sites/44/2015/04/Xipri-Arbelbide-bere-liburuaz.mp4

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA