Katebegia
Hasiera » (H)endaika » Errotondak eta labirintuak (lurreko parabisuan)
Eka05 0

Errotondak eta labirintuak (lurreko parabisuan)

Atalak: (H)endaika

Mundua biribila zen eta areago biribilagoa errotondak asmatu ostean.

Gure mundua zoroa bazen, areago zoro eta biribilagoa bihurtu bide dugu errotondak asmatu ostean.

Teresa Toda kazetariari (18/98 makro-sumarioan inputatua, ia zazpi urte “luze” kartzelan pasa ostean) hauxe galdetu zioten: “Zer da gehien harritu zaituena kalera irten ondoren?”.

Preso izandakoaren arrapostua: Errotondak. (…). Bidera autoz atera eta abiatu orduko, errotondak topatzen dituzu etengabean.

Hamar urteren bueltan, zirkulaziotik kanpo jarri ostean –presoa kanpoan eta askeak barruan, nonbait– mundua arrunt aldatua aurkitu zuen Teresa Todak.

Errotondak, biribilguneak gure Iparraldean. Iparraldean errotondak duela bi hamarkada luze ugaldu ziren. Hegoaldean, antza, azken hamar urteotan batez ere. Ohartu gabe, ahaztu ditugu errotondarik gabeko errepide haiek, baita bidenabar esanda, telefono mugikorrik gabe bizi ginen garaia.

Errepidera ateraz gero, autobide nagusitik joan ezean, bide nagusiak edo nazionalak deituak, bideak errotondaz beteriko labirintuak bilakatu dira (obraz betetako autobideak bestalde, obrak eta xantierrak izan edo ez, bide arrunt batetik ibiliko bagina legez ordaintzen dugu bidesaria, bide batez esanda hau ere).

Adibiderako: Hendaiatik Donibane Garaziraino abiatu, Urruñara bidea hartu, eta zinez, labirintu baten barrena joan izanaren sentsazioa hartzen duzu bidaian. Urruñatik Ziburura bitartean, autobidea hartzen den ingurunean, errotondan barrena noanean Palestinako harresietan ote nabilen sentipena hartzen dut.

“Imajinazioa behar da gero!”, pentsa dezakezu. Ez dut ukatzen.

Alabaina, zoaz Garaziraino bide nazional arruntetik –autobidea bide normala bilakatu dugu– eta ez didazu ukatuko errepideen mundua scalextric erraldoi bat dela. Scalextric erraldoia eta errotondaz trebeska. Neroni, basoan edo mendian barrena abiatu ezean, objektu ibiltari telegidatua sentitzen naiz aspaldian. Zer besterik nahi duzu esatea?

Esan gabe doa, hirian barrena noanean, Irun, Baiona edo Donostia metropolietako barrenetan, errotondan sartu, gero eta errotonda handiagoetan, eta taka, istantean: Zebrabidea. Oinezkoa kabala bada, gaitz-erdi. Oinezkoa suizida bada, txakurra lagun, akabo. Galga sakatu, gibelera so egin, eta hangoikoari (Koldo Izagirre idazleari hartu diot hitza, maileguz; Lorea Gernika delakotik) gomendatu ohi diot ene burua maldizioka eta biraoka.

Hau mundua sortu duguna. Tira, labirintu zoro honen sortzailea ez da hangoikoa, ez dagoela han goian, goiko urrun hartan. Guk sortua dugula, geurea dela zoroa, total totalean. Behekook aski eta buruaski garela hondoratzeko paradisu terrenala.

Udaldia heldu da eta autoen ugalketa areago masifikatuan barrena ibiliko gara, errotondazko labirintuan. Gazteagoak eta berdeagoak ginen garaian, nork bere askatasunaren heina adierazteko erabiltzen genuen esaldia heldu zait burura:
Ez baduzu zure burua preso sentitzen, inguratzen gaituzten barroteraino hegan egin ez duzun seinale.

Tira, ibili eta bizi norberaren izaeraren arau da, norberaren askatasun izariaren araberako sentipena.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA