Historia, arraza, nazioa saioa, gaur gaurkoa
Joxe Azurmendik Historia, arraza, nazioa saioan frantziar nazionalismoa du hizpide, baita jomuga ere. Saiogilea kritikoa da La Marseillaise ereserkiaren jarraitzaileekin. Frantsesek “nazionalismoa” errefusatzen dute, “aberria” dute beren identitatearen ezaugarri. Horrela diote behintzat, “zinezko” frantsesek. Nazio kontzeptu frantses zibikoaren eta aleman etnikoaren arteko usaiako bereizkuntza ezbaian jarri du Azurmendik. Erran nahi baita, frantsesen ustea, “gu ez gara...
Read MoreZer den egungo nazioa?: estatuen kredo filosofikoa
Joxe Azurmendi saiogile zegamar oparoak historia, arraza eta nazioa aztertu ditu Renan bretoiar frantsestuaren pentsamenduaren arieran. Historia, arraza, nazioa (Renan eta nazionalismoaren inguruko topiko batzuk) Joxe Azurmendi Elkar Historia, arraza, nazioa liburuak jaso du Saiakeraren Euskadi Saria, baita bere egile Joxe Azurmendik merezita jaso ere. Alta bada, 600 orrialde luzeko saio gotor honek ez du apenas kritikarik ukan, literatur zirkuluetan bederen kritika urri jaso du....
Read MoreHobe Baionak jakinik
Baionak ez daki Bea Salaberri Susa Baionak ez daki, Hendaiak ere ez. Donamartirik aldiz, badaki, baita Donoztirik jakin ere, konparazionera. Doneztebek, errate baterako, badakielakoan nago, baina Donostiak, Baionak legez, ez daki. Eta Bilbok, ene irudiz, are gutxiago daki. Baionak ez daki Bea Salaberriren lehenbiziko literatura lana da. 33 narraziok osatua. 33, numerologiari gagozkiola, zenbaki ahaltsua da. Narrazio nonbrea nola –nonbrea kopurua nola–, idazle hau idealista eta ameslaria da,...
Read More
Iruzkin berriak