Katebegia
Hasiera » (C)politika » Historia, arraza, nazioa saioa, gaur gaurkoa
Aza27 0

Historia, arraza, nazioa saioa, gaur gaurkoa

Atalak: (C)politika

Parisko atentauen ostean hildakoekiko oroimezko lekukotasuna

Parisko atentatu jihadisten ondorioz hilak izan ziren oroimenezko lekukotasuna

Joxe Azurmendik Historia, arraza, nazioa saioan frantziar nazionalismoa du hizpide, baita jomuga ere. Saiogilea kritikoa da La Marseillaise ereserkiaren jarraitzaileekin. Frantsesek “nazionalismoa” errefusatzen dute, “aberria” dute beren identitatearen ezaugarri. Horrela diote behintzat, “zinezko” frantsesek.
Nazio kontzeptu frantses zibikoaren eta aleman etnikoaren arteko usaiako bereizkuntza ezbaian jarri du Azurmendik. Erran nahi baita, frantsesen ustea, “gu ez gara nazionalistak” delakoa, uste ustela da. Frantsesek “integrazio” hitza hitzetik hortzera erabili ohi dute “asimilazio” erabili ordez. Frantsesek –La grandeur de la France delakoak itsutuak, alemaniar nagusigoaren aurkako aitzindariak eta salbatzaileak– ez dute ulertzen “nolatan mundu osoa ez den frantsesa”. Haatik, Joxe Azurmendik dioenez, “Nazionalismo frantsesa Europako Nazionalismo itsusienen eredu da”. Alemaniar nazionalismoaren historia deitoragarria darabilte, beraiena zuritzeko.
Historia, arraza, nazioa saioan ageri denez, egungo frantziarrek beren memoriatik ezabatu dute frantziar –Frantziako Estatuaren bitartez– nazionalismoak eragindako zapalkuntza, landutako kolonialismoa, garatutako inperialismoa. XVIII. mendeko Iraultzaren ondorioz, zuzen eta artez, beren nazioa laikoa eta demokratikoa bilakatu zen. Ordea, gaur egungo Europak nozitzen dituen gabeziak, iraganeko herri europarren gainean eraikitako Estatuen Europan dautza. Alemaniako nazio eredua arrazista eta etnikoari aitzi egin dion eredu frantses zibikoak ez du Europako berezko nazioen des-naturalizazioa eta asimilazioa ekidin: Euskal Herria, Eskozia, Katalunia, Bretainia… Espainiak, berbarako, alemaniarrena izan du miraila, etniaren eta arrazaren miresmenez izan ere. Miguel Primo de Rivera, honen seme Jose Antonio, Francisco Franco edota Jose Ortega y Gasset pentsalaria bultzagileak izaki. Alabaina, Espainiak –inolako iraultzarik egundoko egin gabea– La Grandeur de la Franceren mailara aupatu nahi du bere burua, Franco faxistaren diktaduraren ondoko demokrazia eredutzat jarririk Europan. Funtsean eta finean, frantziarren beraren eredua imitatuz eta goraipatuz.
Historiaren bilakabidean ordea, iraganaren desmasien ondorioak samalda izan dira globalizazio eta mundializazio aro honetan. Ekialde Hurbilean edota Afrika erdialdean –Iraken, Libian, Sirian, Malin, Txaden, Nigerren–, nazio arabiarren des-estrukturazioak paradigma berriak ekarri ditu. Europa ordenatua eta segurua, ezbaian eta desorekan jarri du, baita deserosoa bihurtu ere tokikoen bizimodu lasaia. Frantses belaunaldi berriek –Parisen ontsa egokitutako klase politiko eta intelektualen seme-alabek– ez dute endelegatzen islamismoaren baitan ernatutako eta desnatularizatutako jidahisten terrorismoa. Ez da erraz ulertzerik jihadismoaren jaidura, inondik ere onartzerik, baina, agian –terrorismoaren eraginez, tamalez– “zinezko” frantsesek umiltasuna zer den ikasiko dute, amiñi bat bederen ikasi ere, hots, beren goratasun morala apaltasunez ikasiko dute bizitzen, baita euren klase-goratasunak klase umilagoak, umiliatuak eta zanpatuak sorrarazi dituenez jabetu ere.
Agian, Parisek eta Frantziak bizi du(t)en egoera dela medio, “frantsesek behingoz ulertuko dute zergatik mundu osoak ez duen frantsesa izan nahi”. Beharbada, frantsesei ongi liezaiokete Joxe Azurmendiren Historia, arraza, nazioa irakurtzea. Noski, frantsesek Joxe Azurmendiren obra irakurriko dutela pentsatzea kimera da, euskaldunok nekez irakurtzen baitiogu, eta espainiarrek irakurriko dutela pentsatzea are nekezagoa. Espainiarrak frantsesen “nazionalismoaren” kopia egiten saiatu dira Espainia Francoren 40 urteko diktaduraren ondorengo aro demokratikoan. 40 urteko demokrazia monarkiko borbondarra da espainiarrena. Jainkoaren eskutiko monarkiaren nazioa eta demokraziaren nazio zibikoa uztartzen saiatu dira espainiarrak. Aldian etnikoa aldian zibikoa, beharren arabera, bat ez bada bestea aldarrikatzen dute-eta, edo bien amalgama.
Anartean, euskaldunok –frantziarrek eta espainiarrek kutsatuak– euren nazionalismoaren ernamuinetik elikatzen gara. Historiaren bilakabidean, geurezko bidean geurezko sustraietatik “geurezko nazionalismoa” osatu gabe orainokoan. Azken 50 urteko jardueraren ostean, estatuen biolentziari biolentziaz oldartu ostean, jihadismoaren terroreak deskolokaturik gaur egunean, lekuz eta tokiz at geratu gara euskaldunok ere, desnaturalizatuak.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA