Aitzina joan arau, harea (h)areago
Atxaga eta Anari, Etxauzia Jauregian, otsailaren 28an Bernardo Atxaga & Anari Ikuskizuna: Desertuko biztanleei buruz Baigorriko Etxauzia Jauregian Baigorriko Etxauzia jauregia duzu auzi. Auzi, afera edota jauzi. Jauzi handia liteke eiki, Bertrand Etchauz zenaren jauregia Nafartarren Etxea bilakatzea. Bernardo Atxaga eta Anari, kari horretara jin ziren atzo gaztelura. Etxauzia elkarteak gomitatuak, egitasmoa sostengatu alderat, baita ederki lagundu ere alabaina. Etxauzia ederra da, ederra...
Read MoreAmetsetan, segi dezagun
E, petrel! Julio Villarrekin solasean Astrolabium teatroa Zaila zait Astrolabium teatroak jokatutako E, petrel! obra juzkatzea, epaile lanetan aritzea. Obra ikusi aitzin, Eh Petrel liburuak markatu baininduen, gaztaroan markatu ere. Areago, bizitzaren azken urteotan obraren egile Julio Vilarrekin mendietan ibili izanak ere. Amiñi bat ibili izana. Zehaztu aldera, diot. Hondarribian ikusi nuen Mikel Sarriegiren antzezlana, euskarazko estreinako ekitaldia. Hasierak, antzezlanak tokiz kanpo...
Read MoreJainkoa hil da, biba jainkoa!
Sumisioa nobela, Meettok argitaletxeak argitaratua. Sumisioa Michel Houellebecq Meettok Itzultzailea: Gerardo Markuleta Ez naiz heldu, naski, deus berririk ekartzera. Munduko, hala nola euskal iruzkingileek lehenago idatzi dute Sumisioa eleberriaz. Dekadentzia gaur da idatzi du Hedoi Etxartek. Hasier Rekondok berriz, Paranoia sentibera. Horra hor! Horiena irakurriz gero, aiseago endelegatuko duzue enea. Nihaurek deus ekartzekotan, usaian bezala, inpresio zenbait: Lehenik eta behin (1),...
Read More
Iruzkin berriak