Katebegia
Hasiera » (B)literatura » Aitzina joan arau, harea (h)areago
Ots29 0

Aitzina joan arau, harea (h)areago

Atalak: (B)literatura, Musika

Atxaga eta Anari, Etxauzia Jauregian, otsailaren 28an
Atxaga eta Anari, Etxauzia Jauregian, otsailaren 28an

Bernardo Atxaga & Anari
Ikuskizuna: Desertuko biztanleei buruz
Baigorriko Etxauzia Jauregian

Baigorriko Etxauzia jauregia duzu auzi. Auzi, afera edota jauzi. Jauzi handia liteke eiki, Bertrand Etchauz zenaren jauregia Nafartarren Etxea bilakatzea.

Bernardo Atxaga eta Anari, kari horretara jin ziren atzo gaztelura. Etxauzia elkarteak gomitatuak, egitasmoa sostengatu alderat, baita ederki lagundu ere alabaina.
Etxauzia ederra da, ederra ere bere ingurumaria. Iparla mendi gaina elurturik. Hotz zen gaztelutik at nahiz barnean. Gazteluko ganberan baina, giro goxo piztu zuten Desertuko biztanleei buruz ikuskizunaren emaileek. Basamortua kanpoan zegoen.

Atxaga eta Anariren parean jarritakook desertu barnean abiatu ginen. Harea izan zen lehenbiziko gaia. Atxagak subjektuak aurkeztu zizkigun: Etchauz hizpide, Axular ezinbertzean. Atalez atal, lehenean, Harea dastatu genuen Anariren ahotsean.

Ramon Oillarbide eta Pedro Mendate izan ziren hurrengo atalean subjektuak. Berlin mendatea xede, Nevadan barrena galduak. Euren ametsek eraman gintuzten desertuan barrena. 1916. urteko kontuak, entzuleok, Oillarbide eta Mendataren gisara, aski galduak.

Atalez atal, alez ale, desertuak basamortuaren harea irudi, Zure aurrekari penalak kantaren zirrara sentiarazi zigun azkoitiarrak. Kontu eta ele bitxiak entzun genituen asteasuarraren ahots sarkorrean. Iptosaurio ote, naski, horietako bat.

Robert Laxalten istorioak, haren aita Txomin oroit. Artzainak, jakina. Clementine agertu zen orduan. Eta Irak gerra aipatu zuten ezinbertzean, Allah jainkoa aipatu ere. AEB eta Toronto. Basa zaldiak eta zaldi zuria. Eleak geroz eta hanpatuak izan, jendeon ametsak (h)areago zapuztuagoak. Gerlaren eta desertuaren latza eztitzeko, Love poema kantatua.

Desertuan barrena sartu arau, aitzina joan ahala, harea (h)areago. Bidean bide, hondarreko poema: Miss Darling eta cowboyak, eta kantu bat: Oreina. Engoitik basamortua ez zen desertua. Txaloek eta zartak zabaldu ziren ganberan!

(*) (H)areago kafe beroa eta bizkotxak! dastatu genituen. Euro bat truk. Etxauziakoek Nafartarren Etxea eraikitzeko eskatzen duten heina, euro bat.

(**) Kanpoan “ederra” zen gaua, hotza alajaina. Barruan ederra gaualdia, ederra jaialdia! Milesker Atxaga eta Anari. Eskerrik asko Joxe Angel Arbelaitz-i. Eskerrik anitz Basaizea eta Etxauzia elkarteko kide guztiei.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA