Katebegia
Hasiera » (A)iruzkin literarioak » Bizitza: mundu ororen pisua
Mar09 0

Bizitza: mundu ororen pisua

Atalak: (A)iruzkin literarioak

Juanra Madariaga, ESPEDIZIOA liburuaren azalean.

Juanra Madariaga, ESPEDIZIOA liburuaren azalean.

E(SP)edizioa: mendi ororen pisua
Juanra Madariaga
Txalaparta


E(SP)edizioa: mendi ororen pisua
da Juanra Madariaga goi-mendizalearen eta idazlearen liburuaren izenburua. Niretzat, Bizitza: mundu ororen pisua ere izan liteke.
Liburu bakoitza mundu bat da. Bere(i)zia. Eta E(SP)edizioa berezia da, berezia denez. Liburua balio ahal digu “gauzen dimentsioa” hartzeko, areago “bizitzarena, heriotzarena…”, baita “ezerezarena ere”. E(SP)edizioa irakurtzean hori jaso ahal duzu, nik horiek jaso ditut bederen.
Gauza da, liburuen honen dimentsioak irudimenenarena gainditzen duela. Hots, mendian ibili bazara, –ez Juanra Madariagaren izarietan, izarrak ia ukitzeraino igoa–, ziur inoiz ibili zarela, giroa gaiztotzen dela badakizu, eguraldiaren eta bizialdiaren une gaiztotuaz akordatuko zara. Areago, mendian zure leinukoren eta bihotzekoren bat geratu bazen. Eta nihaurek badut nire “Felix Iñurrategi edo Iñaki Otsoa de Olza” bat mendian.
Hartara, edo honaino iritsirik, edo bestela ere, nik ez nuke E(SP)edizioa liburua mendi irtenaldi batera eramango. Ezin izango nuke jasan. Ez, duen pisuarengatik, bistan da. Bere baitan daraman “pisua”rengatik baizik.
Bistan da, bistan denez, mendian dabilenari nola ez dabilenari liburua gogotik irakurtzea gomendatzen diot.
Juanra Madariaga idazleak Unai Elorriagaren SPrako tranbia liburua eraman zuen Himalaiako Shisha Pangma mendi espedizioan. Madariagak dioenez “hamalauetan txikiena, handietan txikiena, txikienetan handiena” da Shisha Pangma.
Madariagak SPrako tranbia nobelako Lucas protagonista du bidelagun, bidaide eta gogaide. Ez da bakarra. Anitz ditu mendiko kideak, anitz dira presente dituen idazleen poeten filosofoen eta zientzialarien gogoetak. Lucas baina, Hirugarren gizakia esaten zaion bidaidea edo adiskidea du Juanrak. Besteak beste, eta bereziki, mendizaleek “jasaten” dituzten haluzinazioen berri eman digu idazle-mendizaleak E(SP)edizioan.
Luze egin dut liburuan barrena (Nepal, Tibet, Katmandu…), mendian barrena nola. Inguratu nauten paisaiekin liluraturik, apenas hartu dut oharrik. Poesia lerroz inguraturik, mendilerroko minezko pasarteek ez dizkidate lerrorik idazteko kalipurik eman nonbait. Hainbatetan amildurik ibili naiz, Juanrak nola.
Meditaziora gonbidatu nau liburuak, gogoetara eta idaztera baino. Lucas azaldu denean baina, akabo. “Ez dago ahazteko desioa bezalakorik gauza bat memorian betiko itsasteko”. (Michel de Montaigne). “Baina bizitza beste zerbait da, beste zerbait, ezta?”. (Juanra Madariaga). Ez da hala Juanra? Eta nire Lucasek–Juanrak alegia– hauxe berretsi dit: “Ematearen kontrakoa ez da jasotzea, ez-ematea da”. Izan ere, –Lucas, zuri ari natzaizu– Juanraren moldera, “nik ezin dut bizi galera zer den jakingo ez banu bezala”.
Juanrak Shisha Pangmara berriz ere igo nahi du, ziur, eta nik berriz ere SPrako tranbian. Izan ere, agian, Unai Elorriagaren nobela irakurri nuenean ez nekien zer zen Lucas-en bakardadea. Ez nintzen akaso literaturan aski zaildua. Arantza hori daramat azalean, mendizaleek zarrastadak nola. Horregatik, beharbada, SPrako tranbian igotzea komeni zait, Lucasen bakardadea berriz ere dastatzeko.
Juanra –zuri ari natzaizu orain–, besarkadak eta ikarak sentitu ditut. E(SP)edizioa liburua eternitatera igarotzeko ona duzu. Mundu ororen pisua duzu. Itsasoa izan ezik mundu oro ikusten baita handik goitik. Nik anaia galdu nuen mendian edo munduan, Juanra. Ez dakit libururik bertan laga ote zuen. Nire baitan zulo handia bai laga zuela baina.
Edozelan ere, eskerrik asko Juanra. Mendi ororen pisua laxatu baitut zure munduan. Zuen munduan –zure munduan ere Lucas–.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA