Euskara afrontua izanen da Herri Elkargoan?
Baionako hautetsi Jean Claude Iriartek, HELEPko euskara eta kultura ataleko arduradunak: “Ahaleginak ahalegin, euskara gainbehera doa”, adierazi du Baionan. Berak iritzi ezkorra emanagatik, badago are iritzi ezkorragoa ukaitea: Baionako ekitaldian euskarak ukan zuen erabilpen eskasa eta laidogarria izan zen. Badut Herri Elkargoa eraikitzeko euskaldunak (euskal hiztunak) egiten ari diren lan gaitzaren berri, eta gutxi asko ezagutzen dut euskaldunen aurkakoen jukutria politikoaren tamaina,...
Read MoreZiztagarria eta kitzikagarria: jendeok iratzartzen bagara, iratzarriko da Euskal Herria
Nuestro pueblo despertará / David Jaime y la República vasconavarra (Txalaparta) Jose Mari Esparza Zabalegi 1936ko gerraz, honen aurrekoaren nahiz ondorengoaren memoriaz ongi idatziko badugu, Euskal Herriko historia ongi ezagutzea funtsezkoa da, baita gerren eta gatazken alde bateko nahiz besteko biktimen “memoria” eta “erreparazio” duina eta zuzena eginen baditugu. Helburu horretan, norbanakoen morala, etika edota ideologia ongi arakatzea berealdikoa da. Jose Mari Esparza...
Read MoreIdazlea bizitzaren obsesioak harrapatua
Ezpainak arrainak bezala Karlos Gorrindo Erein Ezpainak arrainak bezala nobela eserialdi bakar batean irakurri dut. Zehatzago esanda, oporraldiko etzanaldi batean. Horrek nobelaren dohainetako bat adierazten du. Baditu beste dohain batzuk ere, berbarako, nobelak egungo pertsonon diskurtso antzua –intelektualen diskurtsoaz ari naiz bereziki– salatzen du, gutxiesten du. Eleberriaren alderdi hori ongi neureganatu badut, “gizakion eta arrainen ezpainen mugimenduak erkatu genitzake”. Itxura...
Read More
Iruzkin berriak