Katebegia
Hasiera » (C)politika » Joseba Urrosolo: “Borroka hasieran zuekin ginen eta egun ere zuekin gaude”, esaten digute askok
Uzt08 0

Joseba Urrosolo: “Borroka hasieran zuekin ginen eta egun ere zuekin gaude”, esaten digute askok

Atalak: (C)politika

Pasaia utzi zuenetik 35 urte iragan dira. 16 urte eman zituen klandestinitatean eta 19 espetxean.

Pasaiara itzuli da 35 urte ondoren. 16 urte  klandestinitatean eta 19 espetxean iraganda. San Pedron bildu ginen. Argazkia: Dani Blanco.

ETAko kide eta preso ohi Joseba Urrusolo Sistiagarekin izandako solasaldiaren hainbat pasarte gehigarriak dituzu hauek:

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa uzteaz

Kolektiboa [EPPK] uztea, askatasun pertsonala berreskuratzea izan zen, oso garrantzitsua. Askeagoa zara, baina egoera berri eta zailago bat bizi duzu aldi berean. Disidente batzuk Kordokako kartzelan ginen, ez genekien hurrengo urteetan nola egingo genuen bidea, urte piloa baikenuen oraindik barruan egiteko. Ez da kalean bezala. Barruan Kolektiboko kideekin jarraitzen duzu bizitzen, teilatu beraren pean, ez da erraza. Baina, adierazi nahi duzuna azaldu ahal izateko “askatasun” hori hartzea gauza handia da.

Presoak eta hedabideak

Kolektiboa utzi ondoren, Espetxe sistemaren eta Kolektiboaren artean geratzen zara. Bi aldeek erabili nahi zaituzte. Komunikabideek presoak erabiltzen dituzte. Komunikabide handiek, batez ere horiek, zailagoa jarri dute presoen egoera. Presoen arteko edozein diferentzia zatiketa bezala planteatu dute beti. Izenburu sentsazionalistak bilatzen dituzte etengabe. Noski, barruan zaudenean ez duzu horrelakoak agertzea nahi izaten. Hedabide boteretsuek gatazkaren egoera normalizatzen lagundu beharrean, zailago jartzen dute.

Ipar Euskal Herrian lehenik eta Frantzian preso ondoren

Hainbat urte eman nuen Iparraldean. Iparraldean beste pentsamolde bat dago, ezker abertzalean ere bai. Gure garaian, Hegoaldean, ezker abertzalea HB inguruan mugitu zen, Iparraldean ezker abertzalea Abertzaleen Batasuna eta Batasuna bilakatu zen. Eta Batasuna ez da gehiengoa izan. Hango mentalitatea ezberdina izan da. IK-ko presoek bide legala jorratu zuten, eta bide legal horretan baldintzapeko askatasunean atera ziren batzuk, espetxe-baldintza guztiak beteta. Konfinamenduak ere onartu zituen hainbat presok. Gabi Mouescaren eta Filipe Bidarten kasuak hor daude, adibidez.

Demagun, planteatu ezazu garai batean, ETAko preso bat Badajozko ez dakit zein herrian bizitzea. Ezinezkoa zen. Amore ematea zen. Traizioa. Aldiz, Frantzian ETAko presoek bide legalak baliatu dituzte, eta urratsa normaltzat jotzen zen edo zuten. Josu Urrutikoetxea Frantziako presondegian egon zenean lan egiten zuen. Horren bidez espetxe onura batzuk lortu zituen, eta hango zigorra laburtu. Espainiako kartzeletan berriz, ezin genuen lan egin, Kolektiboak debekatuta. Kolektiboaren izenean ezin duzu lan egin gaur egun ere. Frantzian, gaur egun, Kolektiboko preso askok lan egiten du normaltasunez. Espainiako kartzeletan onartu diren onura bakarrak ikasketak egitea eta hauen bitartez lortutakoak dira. Adierazgarria, ezta?

Iparraldean bizi izan nintzenean Abertzaleen Batasunaren (AB)  inguruan ongi sentitu nintzen. Adibiderako, behinola, IK-k Ildo batean adierazi zuen, Euskal Herriak hiru markoen bidez egin behar zuela aurrera. IK-k hori adieraztea oso pozgarria izan zen niretzat. Gure munduan –erakundearen  [ETA] eta iheslarien inguruan– ikaragarrizko kritikak izan ziren.
Zer dela eta? Niretzat ulergaitzak ziren euren jarrerak. Nik ABko eta IK-ko jokabideei arrazoia ematen nien. Iparraldeko egoera, baita Nafarroako egoera ere tarteko, ez zegoen bultzatu zuten estrategia aurrera eramaterik. Gaurdanik begiraturik, denborak arrazoia eman dio ABri eta bere inguruko abertzaleei.

Esate baterako, guretzat, preso disidenteentzat, Mugerren 2009ko urtarrilean Demoak mugimenduak egin zuen agerraldia urrats eta aldaketa adierazgarria izan zen. Demokoek bazegoela beste bide bat urratzea eman zuten aditzera, Hegoaldean onartu eta landu ez zena. Dena den, egiari zor, jende askoren esker oneko hitzak  jaso ditugu eman ditugun urratsengatik: “Animo, ados gaude”. Askotan, “borroka hasieran zuekin ginen eta gaur egun ere zuekin gaude” esaten digute. Horietako asko ezker abertzalekoak dira. Noski, badira gutxi batzuk jarrera horietatik aparte. Oro har, jendartea presoen gaiarekin erabat jota dago, jende gehiena etsituta dago.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA