Katebegia
Hasiera » (C)politika » Nils Andersson: “Frantzia demokrazia da, baina ez da koherentea”
Abu04 0

Nils Andersson: “Frantzia demokrazia da, baina ez da koherentea”

Atalak: (C)politika

Nils Andersson goxo eta adeitsuarekin. Arg: Dani Blanco.

Nils Andersson goxo eta adeitsuarekin. Arg: Dani Blanco.

“Baduk hamairu” betiere: mundua orroz zazpi atetik garrasiz, zazpi harri isil biluzik, hamalau herritar hutsetik oihuka ari.

Nils Andersson-en esaldi esanguratsuak:

1/ – Orain gerraren jokoa Sirian dago. Gerra inportantea da mendebaldarrek tokiko diktadorea atxiki nahi dutelako, gotorleku bat nahi dute, aseguratu nahi dute estatu indartsu bat erregioa kontrolatzeko.

2/ – Libiak jokatu zuen rola eta gaur egun Turkiak jokatzen duena antzekoak dira. Turkiak Europarako irteera kontrolatzen du.

3/ – AEBek Iraken egin zuten akatsa bera egin dute orain Sirian. Orduan, Irakeko Guardia Errepublikaren (Sadam Husseini fidelak) ofizialak baztertu zituzten, babestu ordez. Erretretako ordainsari gabe geratu ziren. Militar horietako asko Daesheko armadan daude gaur egun.

4/ – Bin Ladenek ez omen zuen Kalifa nahi, ez zegoen Kalifaren estrategiarekin guztiz ados. Daesh-ekoak Kalifaren estrategiaren alde daude guztiz. Al Qaeda inperialismoaren aurkako mugimendu da. Daesh mito musulmanaren zabalkundearen proiektua da. Estrategian dute diferentzia, ideologikoki ez hainbeste.

5/ – Frantzia demokrazia da, baina ez da  koherentea. Kolonialismoaren ondoren, Aljeriak asko markatu zuen Frantziaren inkoherentzia. Frantziar demokraziaren ideala emankorra da, baina kolonialismoak ez dio utzi demokrazia sanoa garatzen.

6/ – Aljeriakoa islamismoa ulertzeko lagin moduko bat da. Daesh ulertzeko Kalifa ulertu behar da. Kalifa-herria Estatu Islamista da, ez dauka mugarik. Erregio batean finkatuta dago bereziki, Siriako zati batean eta Iranen oso zabalduta dago. Gainera, tokiko estatuetatik at dago, nazioen gaindikoa da.

7/ – Xelebrea da Frantziaren jarrera, ez da errealista. Okerrena da Siriako gerra Libiakoaren ostean heldu izan dela, hango errebolten ondoren. Libiako gerra gaizki amaitu zen, NBEk ebazpena eman zuen, baita Frantziari interbenitzeko eskubidea eman ere, baina frantziarrek ez dute errespetatu hitzarmena behar bezala.

8/ – FISek (Salbaziorako Islamiar Frontea) Aljerian boterea hartu izan balu, demokraziaren porrota litzateke, Europako demokraziaren akabera. Aljerian gertatua aintzat hartuz gero, demokraziaren absolutismoa nagusitu da nolabait. Halaber, sozialismo sobietarraren  porrota ere aipatu behar da.

9/ – Charlie Hepdoko azal batean Kristoren karikatura agertu zen. Katolikoek protesta egin zuten, ongi, legitimoa da. Jendarteak protesta onartu zuen. Ordea, arabiarren protesta ez da onartzen. Charlie Hepdoko kideen hilketak ez dira onargarriak, baina horren atzean dagoen arrazoia ulertzen saiatu behar da.

10/ – Sozialismoak irabazi zuen Errusian edota Txinan, baita Albanian eta beste herrialdetan ere, baina demokrazia ez zen garatu, erregimenak indartsuak zirelako. Hasieran, jendeek modu naturalean onartu zuten sistema edota erregimenaren gogortasuna

11/ – Mendebaldeko inperioaren amaiera bizitzen hasi gara. Hori faszinantea da. Gure mundua bost mendetan garaile izan da, menperatzailea. Azken bi mendeetan krisian egon da, orain desordenuaren mendea heldu zaigu.

12/ – Sozialistek galdu ezin duten ikuspegi bat dago: demokraziaren eta gizakien eskubideak. Sistema sozialistak horien eredua izan behar du, baina ez da eredua izan, alderantziz.

13 – Frantziako Errepublikaren ereduarekiko jarrera sinpatikoa eta miresgarria izan da orain arte, baina gainbehera doa. Arrazonatzeko modu zaharkituak dira, mendebaldarrok ez gara ohartu beste mundu bat sortzen ari dela.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA