Katebegia
Hasiera » (C)politika » Demokraziak immolatuta bizi gara: diktatu zena ezarria da gaur egun
Urr12 0

Demokraziak immolatuta bizi gara: diktatu zena ezarria da gaur egun

Atalak: (C)politika

Iraganean diktaDURA, demokrazian MONAitxura.

Iraganeko diktaDURA, demokrazian MONAitxura.

Espainia gogoan iltzatua izaten dut gaurko egunean. Aurten, Pablo Nerudaren Veinte poemas de amor y una canción desesperada heldu zait akordura. Nire baitan baina, nekez loratzen dira maitasunezko poemak, eta kanta desesperaturako baterako hitzen gogoa ahituta daukat. Ordainetan edo, hainbat lerro jalgi ohi zaizkit gogora, gogorrak, urtero errepikatzen zaizkidanak:

– Diktaduran jaio ginen eta berau ezarri zuten agintari eta morroei ¡Que se vayan! kantatu genien trantsizioan. Demokrazia instalatu zen, eta ondoren “40 urte eta gero hau” lema zabaldu genuen.

– Beste 40 urte joan dira eta demokrazia garaian, “40 urte eta gero hau” leloa hor dabil nonbait. Leloa baina, iraganeko cantinela izatera pasa da.

– 40 urte luzeko borroka armatuaren –edo dena delakoaren– ostean, Euskal Herria da munduan metro koadroko polizia gehien biltzen eta elikatzen duen herrialdea.

– Hori da euskal nazioaren ezaugarri nagusia egun, aspektu horretan buruan buru gaude  munduko rankinean: bakarra, única eta unique gara. Estaturik ez, baina estatistika kontuetan herrialde nagusi(a) da gurea. Areago, 9.000 ertzain eta polizia foral baino gehiago ere elikatzen ditugu. Espezie autoktonoa berau.

– Biolentziak biolentzia sorrarazten du, eta tamalez, baita dependentzia handiagoa sorrarazi ere, babo hazkurritsu gehiago eradoski behar baitugu. Bai hemen bai mundu osoan.

– Diktaduran eta honen osteko trantsizio oldarkorrean, kontra-biolentziaren une lazgarrien garaian, politiko espainiar babaloreen ahotan honela entzuten genuen: “Demokrazian dena da posible”. Guk hori ulertu genien, edo “denaz mintza daiteke” gutxienez, areago “demokrazian eta biolentziarik gabe, independentziaz ere mintzatu daiteke” entzun genuen. Dena alda daiteke.

– “Urrutiko gaztainak hamalau, gerturatu eta lau”. Horixe ere ikasi dugu 80 urteko dikatura/demokrazia garaian. Espainiako demokrazian hitz bat gailentzen da oroz gainetik: Legea. Espainiako Konstituzioak diktatua. Horixe da ale edo hazkurri bakarra. Eta alda daiteke, baina espainiarren gehiengoak hala erabakia, edo “Espainiako erregimen demokratikoa” ezarri dutenek ebatzia.

– Hona erregimena edota dieta: diktadore batek monarka bati diktatua, monarka batek  politikari “ausart, adoretsu, oldarkor eta bipil” demokratikoei ezarria. Botere eta elite ekonomiko nagusiei men egiten dieten politikariek eta herritarrek “onartuta”, horiek espainolak izaki bereziki.

– Hispanitate eguna, Arrazaren Eguna (Día de la Raza; 1918-1958). Hispanitatearen Eguna (Día de la Hispanida; 1958- 1987.  Hots, Hispanitate Eguna zena Espainiako Egun Nazionala da. Diktadoreak diktatua zena Monarkak ezarria da gaur egun.

– Uztailaren 14an Frantziako Jaiegun Nazionala nola, halatsu Espainiako Egun Nazionala. Eta gu, euskaldunok, suerte guztietako euskaldunok, euskotar franko tartean, Francok Molatuta bizi gara. Mola eta Sanjurjo berriak nola, jainkoaren aldeko santu guztiak immolatuak legez, gu ere demokraziak immolatuta gaude.

– Funtsean, menperatzen gaituztenek Estatua dute eta guk ez. Eta, hala ere, gu horretan tematuta, haiek estatua badute, eta guk halaxe nahi ere bai.

– Eurek beren Estatua dute, baita Europa ere. Europa dute, eta multinazionalak, baita Nazioarteko Diru Funtsa ere.

– Haiek ere eta guk erre! Erre que  erre. Coûte que coûte. Kosta ahala kosta. Jo eta ke. Euren –zapaltzen gaituzten– estatuen imitatzaile: estatu sena eta izaera gogorrari gure baitatik eutsi ere.

Hendaian, urriaren 12an, Espainiako Hispanitate Egunean, Jai egunean.

 9.000 mila ertzain eta polizia foral baino gehiago ere elikatzen ditugu. Espezie autoktonoa berau.

9.000 mila ertzain eta polizia foral baino gehiago ere elikatzen ditugu. Espezie autoktonoa berau.

Polizia, erran nahi baita, herriaren zaintzailea.

Polizia, erran nahi baita, herriaren zaintzailea.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA