Sufrimenduaren esperientzia da bidaiatzearen giltza
Gaur betetzen ditu urteak Julio Villar Gurrutxagak (Donostia, 1943). Bidaia bizimodu bihurtu duen gizona, bidaiaria bilakatutako eskalatzailea. ZORIONAK! URTE ASKOTARAKO! Julio Villar Gurrutxaga donostiarrak Araban du aitaren aldetiko jatorria, Gipuzkoako Oiartzunen amarena. Gaztetan mendiak maite zituen, haiek eskalatzea batez ere. Istripu batek aldenarazi zuen menditik urte askoan, ordainetan, gertakari hark itsasoan barrena abiarazi zuen. Bost urteko munduko bira egin ostean mendira itzuli...
Read MoreJulio Villar: “Nabigatzen hasi nintzenean, mundua birjina zegoen, London, Stevenson edota Melville-n mundua zen”
Viaje a pie / Mar de nubes liburuaren karietara egindako elkarrizketa batean: “Uste dut garai ederrean jaio nintzela, mundua oraindik mundu zenean”, adierazi zenuen. Egia da, mundua orduan ia ukitu gabe zegoen. Ni mendira joaten nintzen eta hutsik aurkitzen nuen. Pentsa, Naranjo mendiaren [Urriellu edo Naranjo de Bulnes] mendebaldekoa egin genuenean behin baino ez zen egina –guk baino urte bat lehenago igo zuten lehen aldiz–, eta hurrengo igoera-eskalada bospasei urte geroago egin...
Read More
Iruzkin berriak