Katebegia
Hasiera » Sailkatugabeak » Lurrikara ostean barealdia eta sisteman segitzeko irrika
Eka22 0

Lurrikara ostean barealdia eta sisteman segitzeko irrika

Atalak: Sailkatugabeak

François Bayrou boterearen sehaskan kulunkan jarraitzeko prest, hala ere.

François Bayrou Gobernutik kanpo geratu da, baina boterearen sehaskan kulunka jarraitzeko prest.

Hiru aste dira Macron presidenteak LRko Édouard Philippe lehen ministroa izendatu zuela, baita bigarren honek gobernua ere. Atzo berritu zuen berau, lau ministroren dimisioa eman ostean. Frantzia ez da horren handia, ez bere demokrazia behintzat.

Frantziak gobernu berria dauka. Lehendabizikoa lanean hasi gabe, lau ministro kendu (Lurralde Kohesiorako Ferrand, Justizia ministro Bayrou, Europako gaien ministroa Sarnez eta Armadako ministroa Goulard), beste hainbeste izendatu eta aitzina.

Ez du merezi ministroen izen berriak idazteak, agian bihar, etzi edo etzidamu berridatzi beharko baitira.

Justiziaren ikerketak direla eta, lau ministroek dimisioa eman behar izan dute. Bitxia da gero, presidentzialetarako kanpaina hasi zenetik, erreskadan atera dira hainbat politikoren kudeaketan irregulartasunak: François Fillon (LR), Marine Le Pen (FN), Bruno Le Roux (PS)  …

Horiei azken lauak gehitu behar zaizkie. Errepublikaren sistema politikoa ustelduta dago. Alderdi guztietako kideren bat (argitara eman direnen kasuak, bistan da) dago justiziak ikertuta: dela FN, dela LR, dela PS dela, dela MoDem alderdietakoren bat edo beste. Hots, boterearen karguetan kulunkatu diren politikariak.

Errepublikaren stabilissement-ek Macron aratzaren karta jokatu du: En Marche alderdia purua eta aratza baita jaiotzetik, nahiz eta Macron beraren diru lorpenetan zalantzak izan, zenbait hedabidek salatu dutenez. Finantza gizona izaki, bere ondarea ez bide da oso molde erregularrean “eraikia” izan.

Zer nahi gisaz, Emmanuel Macron Frantziako presidente da, eta justiziaren aurrean “babestuta” dagoenez, bere nahieran egin dezake aitzina, hots, politikaren hariak bere gurarira mugitu ditzake.

Ezin da bestela ulertu, edo ulertu bai, politika jukutrien jarduera bilakatu baita. Alegia, Macronek alderdi baten beharra zeukan, eta MoDem izan du lagun Eliseora iritsi bitartean, baita Asanblea Nazionalean En Marchek gehiengo osoa lortu bitartean. Erran nahi baita, Gobernuak Legebiltzarraren diputatuen gehienen babesa ziurtatu ondoren, En Marchen diputatueena, zertarako Bayrouren alderdiaren babesa?

Politika posibilismoaren artea izatetik “profesional”-en artea izatera pasa da, edota  “profesional”-en jarduera da oroz gainetik, baita demokraziaren sehaska aratzean ere. Frantzian Handian, alegia.

Hona adibide esanguratsuak:

– Eskuina zatituta da. Hauteskunde kanpainan elkarrekin aritu diren Les Républicains (LR) eta UDI (Batasun Demokrata Independentea) alderdiek bi talde osatuko dute Legebiltzarrean. Alabaina, bi alderditako 40 diputatu prest daude Macronen hainbat neurri politiko babesteko.

– Bayrouk Gobernua utzi behar izan du, Macron presidentearen zein Philippe lehen ministroaren hainbat jokamolderen aurka dagoela aditzera emanda ere. Hala ere, “justizia ministro ohia”k (hori sarkasmoa, hiru astez ministro izana, alegia) Macron eta Gobernua sostengatuko dituela dio.

– Areago, Frantziako Gobernuan MoDem alderdiko bi estatu idazkari izanen dira: Jacqueline Gourault, Barne ministroaren ondoko estatu idazkari , eta Genevieve Darrieusecq, Florence Parly Armada ministroaren ondoan. Biak ala biak Bayrouren hurbilekoak.

– Bayrouk eta MoDemek jarduera eta kudeaketa politiko guztiak legearen barnean egin omen dituzte. Justizia beraiekin injustua dela diote, hala ere, sistemaren “in-justizia” onartzen dute, sistemaren barnean segitzearen truke.

– Lurrikara ostean heldu da barealdia eta sisteman segitzeko irrika. Boterearen sehaskan kulunka jarraitzeko, alegia.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA