Maite zaitut, nik ere ez
Hegoaldean, euskara abagune bi hauen artean bizi da: Joxan Artzeren “euskara galduko da dakigunok ez dugulako egiten…” eta Bitoriano Gandiagaren “euskaraz egiten ez duenak berak jakinen du zergatik ez duen egiten, baina egiten ez duenak ez dit euskaraz egiten uzten” direlakoen artean. Iparraldean, berriz, euskara aztergai dugu azken bulta honetan, BAM barrutian, besteak beste. Bidasoaz goitiko euskararen egoera bestelakoa da, legez eta bestez. Egoera hau zailago zait...
Read More“Eragile batzuek behiek trenari nola, halaxe begiratzen ziguten”
Agus Hernan, Foro Sozial Iraunkorreko koordinatzailea eta eleduna elkarrizketatu dugu. Foro Sozial Iraunkorraren sorrera, testuingurua eta nondik norakoak hobeto ezagutzeko, baita Euskal Herriko bake eta normalizazioaren prozesua hobeto ezagutu aldera, solaskidearekin hasieran izan genuen jarduna ekarri dugu orrialde honetara. “Eragile batzuek behiek trenari nola, halaxe begiratzen ziguten” “Foro Sozial Iraunkorra 2016an sortu zen. Hastapenean, Lokarri eta Bake Bidea ziren eragile...
Read MoreItzuliko balitz, zer? Horra “Itzulera”.
Iltzulera Martin Bidaur Susa, 2017 Peru Iparragirre –ETA Albisu– kondenatua jaio zen poeta izatera. Existentzialismora kondenatua, bizitzaren zentzuak gatibatua bizi da. Eta paradoxikoki, egundo “presondegi batean” egon barik, “bere bihotz barruan betirako kondenatu bat dago”. Euskal Herria Axularren sagarroia bezalakoa da. Eta poetak Martin Bidaur du izena. Eta itzuli da, “arantzak barrurantza itzuliak...
Read MoreHamaika destituitzaile behar, eta abar
Populismoaz Subiranotasun globala eta euskal independentzia Joseba Gabilondo Txalaparta, 2017 “Hitza hitz”, erran nion egileari, baita bete ere. Bete nau liburuak. Joseba Gabilondoren Populismoaz liburuak merezi du, merezi duenez. Gaur egungo politikaz –tokikoaz nahiz globalaz ari da–, beraz, haren funtsaz jakin nahi izatera, horra saio aparta. Bi hitz liburuaren diseinuaz eta irudiez –Esteban Montorio egile–. Azaleko Olagarroak ederto adierazten du gaia: haren garroak...
Read MoreMiren Larrion: “Gasteizek askotariko soziologia ezagutzeko parada eman dit”
Ingeniaritzako irakaslea da. EH Bilduko politikaria, Gasteizko Udalean zinegotzia eta eleduna, EAEko Legebiltzarkidea, Sortuko eta EHko Bilduko kidea. Elkarrizketa luze eta zabala egin diogu ARGIAn. Beti dago sartzen ez den zenbait atal, baita hasteko beste modu bat ere. Hauxe, adibidez: Araba, Gasteiz eta Martxoak 3aren ekimenaren ildoan… Gipuzkoarra naiz jaiotzez, 18 urtera arte bertan ikasi nuen eta lanbidea berriz, Bilbon garatu izan nuen. Egun Gasteizen bizi den arabarra naiz, suerte...
Read MoreAhal deneraino
La guerra del 58 Alfonso Etxegarai Aitzin-solasa: Joseba Sarrionandia Txalaparta, 2017 La guerra del 58, Alfonso Etxegarai Atxirika euskal militante politiko deportatuaren testigantza liburua da. ETAko kide ohia. “Militante historikoa” ere erabili ohi dugu bera bezalako pertsonak izendatzeko, maleruski, gehienetan, pertsona horiek hil ostean. Zorionez, ez da kasua, horren lekuko liburu hau. Testigantza saio...
Read MoreAzken aukera
Goizeko 8:00ak irian jo du telefonoak, ozen jo ere. – Nor da? – Nor da?–, esan dute ia batera Telmok eta Brigittek. Gaztelaniaz mintzo da deitzailea, ozen ez ezik garrasika. Ahotsa ezezaguna du, jarduna ez. Haren mintzoa azkarra eta zabarra da. –“Es su última oportunidad, señora Bardot!”. Begitartea ilundu zaio. Eramanezina zaio Bardot abizena. – Zer da ama? – Zer duzu? Arritxuk sakonetik hartu du arnasa. – Ezer ez, maiteak. Bukatu gosaria, segituan goaz...
Read More
Iruzkin berriak