Ateko eta etxeko bandan, kontrakarrean
Bidaiak Jon Iñaki Lasa Pamiela, 2107 Liburuko Itzulera-bidaiak aitzin-solasean dituzu bidaia poesia honen nondik norakoak, lau haizetara jotzeko iparrorratza, bitakora kaiera, Tere Irastortzak paratua. Orain arteko poeta. Bidaiak honetara iristeko poetak ibilitako arrutak. Poetaren Sintzeritateaz eta egiaz. Izan ugari eta izen franko, horien artean gailen Josemari. Esker ona delakoan izen eta izan andana datoz halaber. Anartean, poema errenkada. Grafismoak ere leku eta munta...
Read MoreBadaezpada eta Bidenabar
Bi lagun ezagutzen ditut aspaldidanik, bat arra da eta emea bestea. Tira, izan litezke biak ar, biak izan litezke eme. Edonola izaki ere, bat Bidenabar izendatu dut eta Badaezpada bestea. Bidenabar eta Badaezpada ipuin bateko protagonistak begitantzen zaizkit maiz: biritxiak dira nolabait, eguneroko zereginetan antzekoak biak ala biak, egungo munduaren begikoak, elkarrekiko beren-beregiak eginak gaur egungo mundurako. Bidenabar goiznabarrean zalu joan ohi da etxetik Badaezpada-ri musu bi eman...
Read MoreHainbat galdera sartzean
La rentrée terminoa gero eta erabiliagoa da Euskal Herrian. Iparraldean oso arrunta da, euskaldunek “sartzea” erabili ohi dute. Hitz “arrotz-arraro” samarra izan arren, emeki-emeki oihartzun eta lekua hartzen ari da Hegoaldean ere. Sartzea arrunt erabilia da Iparraldean eskolarako itzulera adierazteko. Konparazione, Seaska Ikastolaren inguruan, bai iaz, bai aurten, eta erran dezagun beti eta betiko, euskaldunen eskola sartzea zalapartatsua izanen da. Eta bai. Adibidez, aurten, Ipar...
Read MoreGogorapenak maisuki narratutako torturaren eromena
Intxaurrondo. La sombra del Nogal. Ion Arretxe. Garaje Negro argitaletxea (No ficción). Fernando Arambururen Patria propaganda nobela irakurri ostean, lagun batek esaten dizu: “Intxaurrondo. La sombra del nogal ez duzu irakurri?”. “Bada, ez”. Eta “ezagun” nuen liburuaren egilea. Areago, liburua idatzi eta argitaratu aurretik haren berri izana nuen. Baina, liburu kaleratu arte, ez nekien milaka euskaldunen gisara, bera ere torturatua izan zela. Basaki torturatua. Hara,...
Read More(H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat
Urteak dira, ez irail guztietan ere, Ernio mendira igotzeko dugula jaidura. Irailean igandeak zenbat halaxe aukerak. Aurten bost. Bost “prozesio” eta bost “erromeria”. Nork bere ahalmen eta sinesmen araberakoak. Aukera hainbeste, Zelatun geratu edota kalbarioan saiatu. Herniotik euskal mendi andana eta Kantaturi itsasoa antzemateko tontor paregabekoa da. Erreziletik gora heldu da jendea, Asteasutik nola Aiatik. Hots, hainbat bailatik heldu zaitezke, baita urrutiagoko ibarretatik...
Read More
Iruzkin berriak